GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Finalerdietan sartzeko azkeneko txartela izango da jokoan


J.L. | DONOSTIA

Berezkoen Buruz Buruko Txapelketan, finalerdietan izateko azkeneko txartela izango da jokoan gaur arratsaldean Donibane Garazin. Thierry Etxeto eta Patrick Ozafrain arituko dira elkarren aurka. Jaialdia, 16.00etan hasiko da, eta hau bigarren partida izango da.

Sebastien Sorhuet eta Andde Kurutxari ere neurtzekoak ziren, baina Sorhuetek min hartu du, eta jokatzerik ez duenez, iazko hirugarrenari partida galdutzat emango zaio, eta Kurutxari sailkatuko da finalerdietarako ligaxkan, Waltarirekin eta Ezkurrarekin batera.

Neurketa guztien artean, gaurkoa izango da estuena. Faboritorik ez dago, eta dirua ere pare samarrean aterako da. Ozafrainek bakarka jokatzeko ahalmen handiak ditu, final ugaritan izan da, eta txapelak ere irabazitakoa da. Supeprestigioan, ordea, uste baino lehenago joan zen kalera, eta horrek zalantza batzuk eragin ditu.

Etxeto ere pilotari handia da, eta honek ere dohain handiak ditu, nahiz eta oraindik ez duen txapelik irabazi. Zuen lesioa osatu berri du, eta honen inguruan ere zalantza batzuk badaude, baina zaleek oso kanporaketa estua espero dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo