ZINEMA
«Txapela»ren alabak bere aitaren memoria berreskuratu du dokumental batean
GALek Mikel Goikoetxea, Txapela, hil zuenetik 25 urte igaro diren arren eta, ezagutu ez bazuten ere, bere alabek ez dute ahaztu. Zauria ixte aldera, alaba txikienak, Haize Goikoetxeak, bere aita ezagutzeko saiakera egin du haren lagunek eta senitartekoek eskainitakoa testigantzak baliatuz. Bide horretan bere alboan izan du beti Josu Martinez zinema zuzendaria, eta bien arteko harremanetik sortu da «Itsasoaren alaba», bihar Bilbon eta Gernikan estreinatuko den dokumentala.