GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Seaskak elkarrizketak alde batera utzi eta ekintzara bueltatu da erantzunik ez jasotzean

p017_f02_87x72.jpg

GARA |

Krisi taldea bildu da Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkartean, eta bertan guraso eta irakasleen artean elkarretaratzea egitea erabaki dute. Hilaren 11n izanen da, heldu den asteazkenean, goizeko hamabi eta erdietan Baionako Ikuskaritza Akademikoaren aitzinean.

Orain arte elkarrizketarako prest zegoela erakutsi duela adierazi du Seaskak, baina aldi berean Ministerioak darabilen «joko maltzurra» dela-eta, egoera jasangaitza dela salatu dute.

Seaska eta Ikuskaritza Akademia urtebetez hitzarmen bat negoziatzen aritu ostean, Ikuskaritzak atzera egin duela salatzen du Ikastolen Elkarteak. Elkarrekin eratutako testuan, irakasleen kopurua finkatzeko ikasle kopurua kontuan hartzea adostu zuten arren, azkenean hitzarmena sinatu ez denez, behar baino irakasle gutxiago lortu du Seaskak, aurreko urteetan bezala.

Egoera horretan, hitzarmena aitzin erabiltzen zuen presio sistemara bueltatu dela adierazi nahi du Seaskak asteazkeneko elkarretaratzea antolatuz.

300.000 euro

Seaskak aurten 200 ikasle gehiago baditu ere, beste irakasle lanpostu bakar baten kostua hartzen du Estatuak bere gain.

Seaskak, kalitatea bermatzeko, gero eta irakasle gehiago ditu, eta gurasoek ordaindu behar izaten dute. Aurten hamalau lanpostu eta erdi ordaintzen ditu Elkarteak, hau da, 300.000 euro.

Hezkuntza Ministerioak dagokion partea bete ezean, egoerak okerrera egingo duela adierazi dute Seaskako kideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo