GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Termometroa eramatea komeni da Madrila, makilak Koparako utzita

Splitterrek, lesioa gainditu ostean, bere aurreneko minutuak izango ditu. Real Madril denboraldi hasieran baino maila hobean ari da.

p042_f01_97x140.jpg

 

REAL MADRIL-TAU BASKONIA

Arnaitz GORRITI | BILBO

Gogoratzekoa izan zen Zurbaon Tau Baskoniak eta Real Madrilek jokatu zuten partida. Batetik, gasteiztarrek nagusitasunez irabazi zuten, 91-81, eta, bestetik, aldageletara bidean egundoko borroka izan zen, izan ere, talde bietako jokalarien eta polizien artean bultzadak eta kolpeak izan ziren.

Bada, gaur arratsaldean, 20.00etan jokatuko duten neurketa horretarako hobe izango dute talde biek jarrera oldarkor hori kontrolpean izatea. Egia da Vistalegren arabarrei ez dietela ongietorri berorik egingo eta tentsioa izango dela -Hervelle, Reyes, McDonald edo Teletovic inguruan ibilita, liskarren bat edo beste sortzeko aukerak ez dira faltako-, baina makilak etxean uztea denontzat hobe.

Izan ere, ACB Ligako lidergoa oraingoz bermaturik dauka Dusko Ivanovicen taldeak eta, ondorioz, gaur arratsaldeko deman ez da ezer berezirik egongo jokoan. Bestalde, astebete barru Kopa jokatuko da Madrilen, eta oso litekeena da biek ala biek finalerdietan elkarren aurka jokatu behar izatea. Horiek hala, gaurko partida Koparako termometro gisa erabil daiteke, baina ez gehiago.

Splitterren itzulera

Egun gogorrak izan ditu Tiago Splitterrek azken asteotan. Lehenengo, zuntz haustura baten erruz jokatu ezinik geratu behar izan du. Joan den astean, berriz, arreba Michelle hil zitzaion leuzemiak jota. Hala ere, pibot brasildarrak horri guztiari buelta eman beharko dio.

Brasildarraren itzulerak Ivanovicen planak zertxobait aldatuko ditu ziur asko, batez ere barruko jokoari dagokionez. Azken neurketetan maila hobea erakusten ari bazen ere, Baracek, Splitterrek erritmoa hartu ahala, aulkitik jarraitu beharko ditu partidako minuturik gehienak eta, hala, denbora tarte laburrean asko egin beharko du.

Aurkariak, berriz, ez du aurkezpenik behar. Real Madril gorrotatua behetik gorantz doan taldea da. Papadopoulosi joaten utzi eta Van Der Spiegel ekarri duenez geroztik, asko hobetu da bere jokoa. Sergio Llull gaztea ere uste baino lan hobea egiten ari da eta, hala, badirudi Joan Plazak zuzentzen duen taldeak bere jokorik onena hurbil duela, nahiz eta Raul Lopez antolatzailearen hutsunea nabaritu.

Partidari ekin aurretik bederen, ez zion errespetua galdu talde madrildarrak Tau Baskoniari. «ACB Ligan eta Euroligan jokorik onena gasteiztarrek egiten dute», onartu zuen Felipe Reyesek atzo. «Talde bikaina osatzen dute, oso gogor jokatzen dute beti».

Hala ere, bere izaerak bultzatuta, Kordobako pibota lehiarako prest mintzo zen. «Gu ere bolada onean gaude eta ez gara inoren beldur».

Dusko Ivanovic: «El ambiente de Vistalegre nos da motivación para ganar»

Después de agradecer a la afición baskonista su apoyo en el partido de Euroliga, Ivanovic mostró una vez más su respeto a su próximo rival, en este caso el Real Madrid.

«Con la llegada de un jugador como Van Der Spiegel han mejorado su rebote y son ahora más fuertes. Son un equipo de gran carácter que luchan hasta el último segundo, y eso nos tiene que servir para no bajar la guardia», declaró.

Cuestionado sobre los altercados de la ida y el ambiente de Vistalegre, Ivanovic enseñó con su habitual exquisitez, que le va la marcha.

«No hay ningún problema con el ambiente. Como cualquier afición crean presión, pero son un público correcto con el rival. Eso supone una motivación extra para ganar», remachó.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo