GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Ohorezko Maila

Egoera aldatzen hasteko aurkari zaila izango du Getxok

Bizkaitarrek El Salvador hartuko dute gaur arratsaldean. Bihar, Ordizia etxean arituko da Cajasolen aurka, eta Bera Berak La Villaren zelaian jokatuko du.

p046_f01_87643.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Geldialdiaren ostean, berriro ere Liga itzuliko da gaur, eta euskal taldeek garrantzi handiko partidak dituzte. Batzuek lehen postu horietan jarraitzeko, eta beste batzuek, berriz, jaitsierako mamuak aldentzen jarraitzeko.

Getxo Arteak partida gaiztoa izango du gaur 16.00etatik aurrera Faduran, Ligako handi bat etorriko baita. Valladolidekoek zail dute Liga irabaztea, Madril taldea harrapatzea zaila baita, baina aukerak badituzte, eta horretarako garaipena lortu behar dute Bizkaia aldean.

Getxok, aldiz, lau partida daramatza irabazi gabe, eta horrek sailkapeneko erdialdera eraman du, baina jaitsiera postua lau puntura dauka, eta gaur irabaztea hauentzat ere garrantzitsua da, behetik gora egingo bailukete. Galduz gero, egoerak okertzen jarraituko du.

Bihar arituko dira Pegamo Bera Bera eta Ampo Ordizia. Donostiarrek La Villaren zelaian jokatuko dute 12.00etatik aurrera. Gipuzkoarrentzat ere garrantzi handiko partida da, beheko postuak atzean utzi nahi baldin badituzte. Aurkari zuzena dute aurrez aurre, eta garaipenak goranzko bidean jarriko lituzke, porrot batek, ostera, egoera zailean utziko lituzke.

Ampo Ordiziak, berriz, lehen postuetan jarraitzeko helburuari tinko eusten dio, eta Cajasol taldea hartuko du bihar, 12.00etatik aurrera. Sevillarrek talde ona dute, eta oso arriskutsuak dira, baina goierritarrak bikain ari dira, ia partida guztietan lortu dute punturen bat, eta andaluziarren aurka, laurak behar dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo