GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Transgenikoen aurkako taldeek babes-klausula mantentzeko galdegin dute

A.M. |

Joan den urtarrilaren 21ean Europako Batzordeak jitez aldatutako arto-hazien gain Hungariak, Estatu frantsesak eta Greziak ezarritako babes-klausula kentzeko eta arto-hazi transgeniko bi mota (TC1507 Pioneer eta Bt11 Syngenta) baimentzeko azterketa eskatu du.

Asmo horien aitzinean, Estatu frantsesean ingurumenaren zaintzan edota nekazaritzan diharduten hainbat talde eta antolakundek, tartean, Ipar Euskal Herriko Aler-te OGMk, dei zabala egin diete bai ministro frantsesei bai europarrei, babes-klausula mantentzera, gutxienez transgenikoen eragina behar bezala neurtzeko abian diren epe luzeko azterketen emaitzak ezagutu bitartean.

Grenelle

Parisi begira zehazki, duela urtebete izandako Ingurumenaren Grenelle eztabaida sakonean hartu- tako engaiamenduak gogorarazita, Europako Batzordeak egin berri dituen proposamenen aur- ka egitea exijitu diote.

Erabaki berriak geldiarazteko «gehiengo kualifikatua ezinbestekoa» dela nabarmendu dute. Izan ere, gehiengo hori erdietsiko ez balitz, egungo arautegiaren arabera, azken erabakia Batzordearen beraren gain geratuko litzateke.

Horretara iristekotan, Batzordean dagoen Estatu frantseseko ordezkariari proposamenen aurka bozkatzea eta, halaber, neurriak atzera botatzeko beste Estatuetako kideengan ere eragin dezala eskatu diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo