GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Golegilea lesionatuta dago

Jokatzeko eta jarraitzeko gogoa erakutsi du Llorentek

Zuhurtziari eta etortzear dauden norgehiagoka garrantzitsuei eutsiz, atseden hartzeko aukera izango duela dirudien arren, aurrelari zuri-gorria Recreativoren aurka aritzeko prest egon liteke.

p039_f01_097x184.jpg

Gogoa, gaztetasuna eta arrakasta izateko gosea ez dira makalak izaten, batez ere gauzak ondo doazenean. Asteazken gauean lesionatu zen Fernando Llorente eta, atzo goizean, egun eta erdi igaro zenean, Recreativoren aurka jokatzeko prest egon litekeela adierazi zuen. «Molestia txiki batzuk besterik ez dira -azaldu zuen-. Egon lasai, ondo nago».

Zuhurtziari eutsiz, hala ere, andaluziarren aurkako norgehiagoka harmailetatik jarraituko duela ematen du. Batez ere Athleticen egutegia berehala gogortuko dela kontuan hartuta -hamabost egun barru, Ligako Everest famatuari ekingo diote zuri-gorriek, baita Sevillaren aurkako Kopako neurketari ere-. Llorentek berak, lesioari garrantzia kendu arren, une honetan ez duela jokatuko esango lukeela onartu zuen. «Baina oraindik ez dakigu lesioak nola egingo duen aurrera eta lasaitasunez arituko gara». «Ezin dugu -gaineratu zuen- lesioa larriagotzeko arriskuan ibili. Jokatzen badut, beraz, ondo nagoela esan nahiko du, zalantzaren bat baldin badaukat ez baitut arriskatuko».

Asteazkenean ez zela horrelakorik gertatu argitu zuen, bestetik. «Pixka bat kargatuta nengoen -azaldu zuen-, baina beste hainbestetan gertatzen den bezala, normalak dira horrelako gainkargak. Partidaren hasierarako ezin hobe nengoen, baina gero zer edo zer arraroa egingo nuen-edo ekintzaren batean eta zerbait desberdina nabaritu nuen». Orain, lehen baino lehen osatzea espero du, gainontzeko taldekide guztiak bezala, Athletic bizitzen ari den une ederrean parte hartzeko irrikan baitago.

Etorkizuna

Eta ez soilik epe laburrari buruz aritzean. Bere fama gero eta handiagoa bada ere, Llorenteri Bilbon jarraitzea gustatuko litzaioke.

«Ez da gauza txarra» hainbat agendatan egotea, «ondo jokatzen ari naizela esan nahi baitu. Garrantzitsuena horrela jarraitzea da, ona izango delako, bai niretzat, baita Athleticentzat ere». Baina ziurrak ez diren proposamen aurrean, aurrelariak kamiseta zuri-gorriarekin gustura dagoela adierazi du, batez ere orain, «nire ibilbideko une polit honetan». «Lasai egon gaitezke -gaineratu zuen-, 2011. urtera arteko kontratua baitaukat eta nire asmoa Bilbon jarraitzea baita».

Aldaketak

Taldeak, bestetik, Recreativoren aurkako partidarako azken xehetasunak prestatuko ditu gaur Lezaman. Joaquin Caparrosek hiru aldaketa egin beharko ditu hamaikakoan, Llorenteren beraren, Yesteren eta Ustaritzen hutsuneak direla-eta.

Javi Martinez eta Amorebieta jokatzeko prest egongo dira.

Lucas Alcaraz prevé un duelo «diferente»

Athletic y Recreativo se enfrentan por cuarta vez esta temporada, pero Lucas Alcaraz cree que el choque de San Mamés tendrá poco que ver con los anteriores.

«Es otro Athletic y es otro Recre -aseguró el técnico-. Los equipos van reinventándose y evolucionando continuamente. Ahora al Athletic le va bien en Liga y el Recre también es distinto al de la otra vez».

Estos dos rivales `renovados' disputarán, en opinión de Alcaraz, un encuentro de «mucho ritmo e intensidad alta. Necesitamos igualar su ritmo e intensidad y evitar al máximo tanto faltas laterales como frontales», aseguró el técnico, que también confía en un arbitraje «que no influya».

Alcaraz, que dirigirá un último entrenamiento esta tarde en Lezama, viajará a Bilbo sin Sisi, que ayer tuvo que abandonar la sesión por problemas estomacales. A cambio, recupera a Jesús Vázquez, plenamente recuperado de la pubalgia que arrastraba. La convocatoria blanquiazul está compuesta por Riesgo, Roberto, Morris, Arzo, Iago Bouzón, Casado, Camuñas, Jesús Vázquez, Colunga, Maidana, Barber, Marco Ruben, Nayar, Poli, Aitor, Javi Guerrero, Javi Fuego y Nefa. GARA

Árbitro y horario para la próxima jornada

Athletic y Getafe disputarán el choque correspondiente a la 24ª jornada de Liga el próximo domingo 22 de febrero en el Alfonso Pérez, a partir de las 19.00. El colegiado valenciano Miguel Ángel Ayza Gámez se encargará de dirigir el encuentro.

Charla técnica a cargo de Venancio López

La Fundación Athletic y el Comité vizcaino de entrenadores han organizado para el próximo lunes 16 de febrero una conferencia del seleccionador español de fútbol sala, el bilbaino Venancio López. La charla, que se desarrollará en la sala de prensa de Ibaigane con entrada libre, tendrá como título «La progresión del juego a través de las transiciones». Venancio fue nombrado mejor seleccionador del mundo en los Umbro Futsal Awards de 2007.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo