GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Bera Berak beste urrats bat eman du atzera

p041_f01_52359.jpg

LA VILA 41 | PEGAMO BERA BERA 20

J.L. | DONOSTIA

Pegamo Bera Berak astindu handia hartu zuen La Vilaren zelaian. Donostiarrentzat partida garrantzitsua zen, aurkari zuzen bat baitzuten aurrez aurre, baina itxura kaskarra eman zuten, eta amaieran esku hutsik geratu ziren. Etxeko taldea lehen minututik partida amaierara nagusitu zen, eta gipuzkoarrek ez zuten inoiz aukerarik izan aurkaria estutzeko.

Irlandak, garaipen erraza

Sei Nazioak Torneoan, Irlandak aurreikuspenak bete egin zituen, eta oso erraz menperatu zuen Italia (9-38). Bi selekzio hauen arteko aldea handia da, eta atzo agerian geratu zen. Etxeko taldeak hiru zigor-kolpe besterik ez zituen gauzatu, eta Irlandak, berriz, bost entsegu egin zituen.

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo