GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

GARENDAINE Buruz Buruko Txapelketa

Patrick Ozafrainek txapelaren lehian aritzeko aukerekin jarraitzen du

OZAFRAN 40 | KURUTXARI 21

J.L. | GARINDAINE

Patrick Ozafrainek finalean izateko aukerarekin jarraitzen du. Horretarako azkeneko jardunaldian Ezkurrari irabazi egin beharko dio. Han garaipena lortzen badu, Moderneko finalean Waltariren aurka jokatuko du. Galtzen badu, Urruñakoa arituko da kubatarraren aurka.

Atzo galduta, berriz, Andde Kurutxarik ez dauka inongo aukerarik. Jokatu dituen bi partidak galdu egin ditu, eta azkeneko jardunaldian egiten duena egin, ez dauka txapelaren lehian aritzeko inongo aukerarik.

Atzo Ozafrainek erraz irabazi zuen; ez zuen izan aparteko arazorik garaipena erdiesteko. Hamaikagarren kintzera bitarte oreka izan zen markagailuan, baina handik aurrera Bankakoak nahi bezala eraman zuen partida. Oreka izan zen unean ere, ikusten zen Ozafrain gehiago zela, eta apurka-apurka agintea jartzen joan zen; azkenerako, garaipen erraza lortu zuen.

Waltariren aurka baino askoz ere joko hobea erakutsi zuen atzo, nahiz eta aurkariak ere ez zuen gehiegi estutu. Kurutxarik iaz lehiaketa bikaina egin zuen, baina aurten orduko jokotik oso aparte dagoela erakutsi zuen, eta finalean izateko inongo aukerarik gabe geratu da Nafarroa Beherekoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo