GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Vendetta nafarren debut lana, Gor etxearen eskutik

Eskarmentu handiko musikari, Skalariak taldeko Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberriak proiektu musikal berri bati ekin diote Vendetta taldean, Enriko Rubiños, Ruben Anton eta Pello Reparazekin batera. Taldea sortu eta urtebetera kalean dute jada lehen emaitza, Gor diskoetxeak plazaratu lana. Hamaika kantuk osatzen dute diskoa (bi euskaraz). Bi bertsio ere badira: Hertzainak-en «Egunero» eta J. Marshallen «The Munsters» instrumentala. Guztiak, hori bai, ska doinu bizkorretan emanak eta parrandarako aproposak. Gaur, Zornotzan joko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo