GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Elecciones del 1 de marzo

Krisiari aurre egiteko tresnen lehian buru-belarri sartu dira hautagaiak

p006_f01.jpg

EAJ-PNV

10.000 saltoki txiki berritzeko dirutza jarri nahi du Ibarretxek

Merkataritza da Juan Jose Ibarretxeren hautagaitzak lehenetsi nahi duen sektorea. Atzo Bilbon horren inguruko ekitaldi berezia egin zuen EAJk, eta «merkataritza Euskadiko enpresa nagusia da», esan zuen Ibarretxek bertan. Hau dela-eta, zaharkiturik gelditu diren denda txikiak gaurkotzeko dirulaguntzak jarriko dituela zin egin du azkeneko hamarkadan lehendakaria izan denak. Ekitaldia amaitu aurretik, Bilboko Alde Zaharrean, denda ugari batzen diren kaleetan zehar ibilalditxoa egin zuen oinez, Iñaki Azkuna alkatearekin batera.

Arlo honi lotutako konpromiso gehiago azaldu zituen Ibarretxek. Esaterako, belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko denda saltzen duenari 8.000 euroko laguntza emango diola esan zuen, baita erosten duenari 4.000 eurokoa ere.

Hainbat banketxeren jokabidea gaitzetsi zuen Ibarretxek, «etekinak izateagatik harro agertu eta aldi berean enpresei dirua ukatzen dietelako». Aurrezki kutxen lanari buruz, aldiz, balorazio positiboa egin zuen: «Beraiekin lanean ari gara», zehaztu zuen.

PSE

Ikerkuntza arloko «liskarra» baztertu dute orain Lopezek eta Garmendiak

Bera lehendakari bada, ikerkuntzari bultzada emango diola ziurtatu zuen atzo Patxi Lopez PSEko hautagaiak, Cristina Garmendia ministroarekin batera Eibarren egindako ekitaldi batean. I+G+B arloko transferentziari dagokionez jarrera itxia agertu zuen Garmendiak duela hil batzuk, baina atzo honen alde azaldu zen Lopez eta hurrengo legealdian garatu egingo dutela adierazi zuen. Helburua ikerkuntza sektorea %2ra iristea dela esan zuen. «Ezin dugu bazterrean utzi. Euskadiren etorkizuna dago jokoan, eta hau ez da polemika hutsetan indarrak galtzeko unea. Euskadi lehenago eta indartsuagoa aterako da krisialdi honetatik, baldin eta gauzak elkarrekin egiten baditugu», ziurtatu zuen. Beste gauza batzuen artean, Lehiakortasun Kontseilua sortuko lukeela iragarri zuen Lopezek, nazioarte mailako aditu esanguratsuak baitan hartuko lituzkeena. Garmendia ministroa, bestalde, «oso harro» agertu zen «Euskadin dauden dohainak ikusita», duela hil batzuetako ika-mikan transferentzia hori onartzea ikerkuntzarako kaltegarria izango zela esan bazuen ere. Hau guztia Eibarko Tekniker teknologia zentrora egindako bisita batean gertatu zen.

PP

«PSE eta EAJ desagertu dira, biak krisiaren errudun direlako»

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak krisiaren errudun izatea egotzi die bai PSEri, eta bai EAJri, eta arrazoi horregatik bata zein bestea gai honetan «desagertuta» daudela esan zuen. Santurtzin emandako hitzaldi batean Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez ere «desagertzen ari dira», esan zuen. Azken honi buruz zera adierazi zuen: «Bere alderdiaren eta bere presidentearen erantzukizuna hor dago. Espainia lau milioi langabe izatetik gertu dago, eta hemen, langabeen ilara Santurtzitik Iruñera iristen da». Ekitaldian laguntza emateko Javier Arenas Lan arloko ministro izandakoa ekarri zuen Euskal Herrira Basagoitik. Honen lana eredugarria izan zela adierazi zuen lehendakarigaiak, eta Arenasek ziurtatu zuen 1996. urtean izandako krisialdia ere «oso larria» izan zela, eta beraien eskutik gainditzea lortu zela.

EA

Enpresek ere erantzukizuna dutela gogora ekarri du Ziarretak

Egoera ekonomikoa oparoa izan den urteetan enpresek etekinak lortu dituzten eran, orain ere beren «erantzukizuna» badutela gogora ekarri zuen Unai Ziarreta EAko Lehendakaritzarako hautagaiak. Krisialdiari aurre egiteko dituen proposamenak Gasteizen aurkeztu zituen Ziarretak, eta langabeziari erreparatu zion beste ezeren gainetik. Haren ustez, lanpostuei eutsi ahal izateko «erreserba fondoa» sortu behar da, honelako egoera latzei aurre egin ahal izateko. Enpresa guztietan hori egin dadila eskatu zuen. Honez gain, Madrilek Gizarte Segurantza eta Lan Ikuskaritzaren eskuduntzak Lakuako Gobernuak kudeatzeko utzi beharko lituzkeela esan zuen Ziarretak. Joseba Azkarraga Lakuako sailburua ondoan zuela, PSEk eta EAJk gobernua osatu zuten garaietan EAEko ekonomiak Estatu osokoak baino hazkunde murritzagoa izan zuela nabarmendu zuen. «Kanpoko inbertsioak ere hondoa jo zuen, eta gazteak kanpora joan beharrean egon ziren», erantsi zuen Ziarretak. Autogobernuaren arloan ere gauzak ez zirela hobeak izan gogora ekarri zuen EAko hautagaiak: «Osasun arloko transferentzia alde batera utzita, garrantzizkoa izan zelarik ere, Estatutuaren garapenari dagokionez ez zen aurrerapen nabarmenik izan», aipatu zuen. «Hauek dira, beraz, PSEko hautagaiaren kredentzialak», laburbildu zuen Ziarretak Gasteizen egindako agerraldi honetan.

EB

Gutxieneko soldata 1.100 euroan jartzeko eskatu diote Zapaterori

Javier Madrazo EBko hautagaia Gobernu espainolari zuzendu zitzaion, krisialdiaren eragina moteltzeko bi neurri eskatzeko: batetik, gutxieneko soldata 1.100 eurotara igotzea; bestetik, pentsio guztiak zenbateko berean jartzea eta emakumezko alargunek beren bikotekideei zegokien diru osoa kobratzea. Erretiratuekin bildu ostean, kezkati begiratu zion etorkizunari Madrazok, izan ere, 2015. urterako EAEko biztanleriaren %21 65 urtetik gorakoa izango dela aurreikusten baita. «Ez da zilegi banketxeei 150.000 milioi euro ematea eta aldi berean Gizarte Segurantza bizitza osoan ordaindu dutenei pentsioa ukatzea», esan zuen.

ARALAR

Maeztu: «Borroka luzeen bidez lortu diren eskubideak ezin dira ezabatu»

Bilbon ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta USO sindikatuetako hainbat kideekin agerraldia egin zuen Dani Maeztu hautagaiak. «Sindikatu-borroka luzeen bidez lortu diren eskubideak ezin dira orain ezabatu», adierazi zuen Maeztuk, CEOEko buru den Gerardo Diez Ferran-en adierazpen batzuei erantzun nahian. Iñaki Kortabitarte sindikalistak irakurri zuen idatziak zera nabarmentzen du: «Krisialdiaren zama osoa ezin da langileen bizkar gainera bota». «Ez dira beraiek izan krisia eragin dutenak, eta ez dira beraiek, beraz, jasan behar dutenak», erantsi zuen Maeztuk, eta Aralarren irizpide nagusia hau dela ziurtatu zuen.

En 15 preguntas «adivinan» cuál es tu opción electoral

Circula de correo en correo electrónico una encuesta -se puede encontrar en www.eleccionesvascas.com- en la que proponen responder a un cuestionario de quince preguntas y, en base a lo que se responda, anuncian que «seremos capaces de sugerirte qué partido político representará mejor tus ideas en las elecciones al Parlamento Vasco el próximo 1 de marzo». Son preguntas relacionadas con la actualidad política vasca, que apenas cuesta un par de minutos responder.

La primera pregunta es directa y profunda: «¿Cómo te sientes?», y dan a elegir cuatro opciones: «Sólo vasco», «vasco y español», «español» o «ninguna de las anteriores». Las otras catorce preguntas versan sobre si el encuestado es «progresista», «liberal» o «moderado», si Euskal Herria tiene derecho a ser un estado independiente, qué votaría en un hipotético referéndum de independencia, si cree necesario acreditar un conocimiento de euskara para trabajar en el sector público, si está a favor o en contra del TAV, su opinión sobre la política de dispersión que se aplica a los presos, si está a favor o en contra de la Ley de Partidos, si debería privatizarse la Sanidad, sobre las selecciones deportivas, la inmigración... y al concluir te dicen cuál es tu opción.

En esta encuesta, que lidera el PNV, no hay vetos, y D3M, a la que se sitúa junto a Askatasuna, de momento ocupa el cuarto lugar, con más del 14% de «votos».

I.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo