GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Kopako finalaren atarian

Joseba Etxeberria, titulu bat irabazteko azken aukeraren aurrean

San Mamesek indarrak orekatuko dituela uste du zuri-gorrien kapitainak, eta taldekide guztiak erabat horretara jarriak ikusten ditu; «finalerako txartela eskuratzeko gai bagara, talde hau txapeldun izan daitekeela» esan du.

p040_f01.jpg

GARA | BILBO

Biharko Kopako finalerdietako partida Athleticeko jokalari guztientzat oso garrantzitsua izango bada ere, askoz ere zapore bereziagoa izango du Joseba Etxeberriarentzat. 1995eko 20 urtez azpiko Mundialeko golegilerik onenaren saria besapean zuela Reala utzi eta Athleticekin fitxatzeko erabakia hartu zuenean, tituluak irabazteko ametsarekin utzi zuen talde gipuzkoarra, baina 14 urte geroago, bere azkenaurrekoa izango duen honetan, bere palmaresa estreinatzeko azken aukera ere izango du aurtengo Kopa.

Yeste, Orbaiz eta Murillorekin batera, beste bitan egon da elgoibartarra Kopako final batean sartzeko moduan, baina Real Madrilen eta Betisen aurkako finalerdietan -andaluziarrek penalti jaurtiketetan irabazi zuten- amore eman behar izan zuten. Tarte horretan irabazitako konfiantza eta esperientziagatik agian, «aurtengoan ditugun sentsazioak aurrekoak baino askoz ere hobeak dira; hirugarrenean izango da», esan zuen aurrelariak. Gainera, inguruan zabaldu den esperantza izugarriak konfiantza handia eman dio taldeak aukerak dituela-eta. «Talde hau finalera heltzeko moduan badago, txapeldunak izango garelakoan nago».

«Historian sartu ahal izateko partida da, eta horren aurrean adjektibo guztiak txiki geratzen dira. Aspaldian ez dugu halako lehia garrantzitsurik jokatu eta beraz, partida honek ez du batere zerikusirik izango aurrekoekin, ez Sevillaren beraren aurka jokatutakoekin, ez beste edozeinekin».

Heburua ez dela erraza izango ondo dakien arren, bere ustez, Athleticek aldeko faktore asko ditu, «esaterako taldeak duen konfiantza, zelaian egongo den giro zoragarria eta 2-1ekoa buelta emateko moduko emaitza dela jakitea. Markagailuan atzetik goazen arren, San Mamesek egingo duen presioarekin, indarrak parekatu egingo dira».

Gogoa bideratzen jakitea

Inguruan bizi den saltsa guztiarekin, Etxeberriaren ustez, «aurrean daukagun aukerarekin, ez dago ezer esan beharrik jokalariok partidan izan behar dugun motibazioaren inguruan, baina sentsazio horiek guztiak ondo bideratzen jakin beharra daukagu, urduritasuna nolabait baretzen. Nik, dena dela, taldea oso ondo ikusten dut, konfiantzaz, eta helburua lortzeko moduan den uste osoarekin; ea finala jokatzeko moduan garen».

Zurigorrien kapitainak, tamalez, nekez jokatuko du Sevillaren aurka, izan ere, lesio batetik irten berria baita. «Pozik nago korrika egitera irten ahal izan dudalako, askoz hobeto sentitzen naiz, baina ez dakit jokatzeko moduan egongo ote naizen. Dena dela, oso argi daukat asteazkeneko partida jende askok jokatuko duela eta ez soilik zelaiaren gainean dauden hamaikek. Jokatzen duenak jokatzen duela, denok jarri behar dugu gure aletxoa Sevillarengan eragina izan dezan», adierazi zuen Elgoibarko aurrelariak Lezaman.

Hirugarrenean, bai

Yeste, Orbaiz eta Murillorekin batera, elgoibartarrak birritan jokatu ditu finalerdiak. Gaur egungo sentsazioak Real Madrilek eta Betisek penaltietan kanporatu zituzten partidetan baino askoz hobeak ei dira.

denen artean

Elgoibartarrak ez du uste bera bihar jokatzeko moduan egongo denik, baina «oso argi daukat jende askok jokatu beharreko partida dela, ez soilik zelaian dauden hamaika jokalariek. Denok jarri behar dugu gure aletxoa»

Fran Yeste sigue entrenando a su ritmo

Fran Yeste volvió a ejercitarse a menor ritmo que sus compañeros en el entrenamiento de ayer en lezama, pero aún así no está descartado para el partido de mañana ante el Sevilla en San Mamés. El de Basauri sufre una sobrecarga de abductores que ya le obligó a retirarse antes de la sesión del domingo. No obstante, en el conjunto rojiblanco no esperan que le impida estar disponible ante el Sevilla. El centrocampista, que no pudo jugar el sábado por sanción en el choque liguero también frente al Sevilla, es uno de los jugadores con los que cuenta su Joaquín Caparrós, de cara al once inicial.

GARA

Los pastores de Bizkaia asarán 100 corderos

Un grupo de pastores vizcaiínos y el matadero de Durango han organizado en Bilbo un asado gigante de cien corderos antes de la semifinal de la Copa. José Antonio Bastegieta, ex alcalde de Kortezubi, que presentará la iniciativa, explicó que el asado será registrado en un acta que podría firmar él mismo y que será remitida a la organización en Londres de los récords Guinness.

Navarro: «No jugamos sólo contra Llorente»

El defensa del Sevilla Fernando Navarro señaló sobre el partido de Copa que «jugamos contra el Athletic, no contra Llorente, por mucho que esté en racha y que sea importante para ellos». El sevillista indicó que el choque es más importante" que el disputado el sábado en liga porque es la antesala de la final, y confía en el pase de su equipo porque «va con ventaja y tiene que ganar».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo