GARA > Idatzia > Kultura > Musika

TOMAS LUIS DE VICTORIA

Luis de Pablo konposatzaileak sari potoloa lortu du

Luis de Pablo musikagileak (Bilbo, 1930), Tomas Luis de Victoria IX. Musika Sari Iberoamerikarraren garailea izan da. Gaztelaniaz eta portugesez mintzatzen diren herrialdeetako autore bizien saririk handienetakoa dugu hau, 60.000 eurokoa, eta 54 musikagile finalisten artean eskuratu du. Bilbotarrarekin batera, besteak beste, Harold Gramatges kubatarra, Alfredo del Monaco venezuelarra, Marlos Nobre brasildarra edo Xavier Montsalvatge eta Joan Guinjoan katalanek ere eskuratu dute inoiz saria.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo