GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

ARGIA | Castillo Suarez

Erakutsi dant

Ez dakit nola, baina ikasi beharko dugu krisi egoeran buru altxa eta aterabidea bilatzen, Zorba grekoaren gisan. Film hartan, Basil, zerrategia galdutakoan, dirurik gabe, eta, beraz, enpresa bat sortzeko inolako esperantzarik gabe, une batez lurrera begira geratu zen, eta, ondotik, Zorbari begiratu eta honako hau esan zion: «Zorba, erakutsiko al didazu dantzan?». Finean, erakutsiko al didazu zu bezala bizitzen? Ezbehar eta zorigaitz guztien ondotik bizitzari etekina ateratzen?

Izan ere, krisi honetan ez ditugu dirua eta lanpostua bakarrik galduko. Gure autoestimuarekin batera lagunak galduko ditugu eta gure familiak desegingo dira. Finean, gure harreman sarea aldatuko da sare horretan daukagun tokia ez delako lehenagokoa izango.

Berrantolatu beharko dugu gure bizitza ondasunek ez izateko lehen zuten garrantzi bera. Ez dadin izan gure harremanak zedarrituko dituena. Dantzan ikasi beharko dugu, dirurik ez baita behar horretarako: soilik ikasteko gogoa, musika alaia eta erakusteko prest egongo den lagun on bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo