ZINEMA
Asier Urbietaren film laburra, Washingtongo jaialdi independentean
Asier Urbieta errenteriar gazteak «Musika» izeneko film laburra aurkeztuko du datorren larunbatean Washingtongo zinema independentearen jaialdian. Lau minutuko iraupena duen lan horretan ume bat da protagonista; errespetua zer den ikasteko prozesuan musikaz baliatzen den umea. Hilaren 15era arte, «Make a difference» lema hartu duen jaialdian ehundik gora film labur ikusi ahal izango dira, denak elkartasunean eta partaidetzan oinarritutakoak.