GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

Partida garrantzitsua Illunben

Borroka behealdean dago, eta horien aurka eman behar da mailarik onena

 

GARA | GASTEIZ

Talde handien aurka sekulako norgehiagokak egin, eta talde apalen aurka, ordea, itxura eskasa emateak ezin dio emaitza onik ekarri salbazioaren lehia bizian dabilen talde bati. Badirudi Bruesak ikasi duela lezioa. Lasok argi du aurkari zuzenen aurrean eman behar dela guztia, eta ez hainbeste lehen postuetan dabiltzan taldeen kontra, halakoen aurka irabazteko aukerak murritzak baitira, egiten den esfortzuarekin alderatuz. Iurbentiaren kontra garaipena lortu izanak, animatu egin zituen jokalari donostiarrak, nahiz eta azken jardunaldian porrot latza jaso Juventut-en aurrean.

Egoera horretan, puntu kopuru berarekin dagoen Murtziaren aurka jokatuko dute gaur Illunben. Husseinenak gogor agertu dira otsailean, 3 garaipen lortuz -Unicaja haien artean-. Lasok kontuz ibili beharko du bai murtziarren jokoan hobekuntza ekarri dutenekin -Moss, Fajardo-, bai beti mehatxu den Chris Thomasekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo