Musika
Ekainaren 30ean Bartzelonan ekingo dio U2 taldeak munduko birari
U2 taldeak Bartzelonan hasiko du «No Line on the Horizon» bere lanik berriena aurkezteko egingo duen bira. «Billboard» aldizkariak eman du berria eta bere web orrialdean adierazi duenez, David Howell Evansek, taldeko gitarristak, gaur emango du aditzera ofizialki albistea. Aldizkariak, bere aldetik, U2 taldeak eskainiko duen birak berrikuntza ugari izango dituela aurreratu du, besteak beste, teknologikoak. Hala, bideo zilindrikodun pantaila erabiliko dutela iragarri du.