Etxebizitza eskubidea
ELAk babesa agertu dio Donostiako «Kepasakonlakasa» ekimenari
ELA sindikatuak gaur Donostian «Kepasakonlakasa» taldeak egingo duen protesta ekitaldiarekin bat egiten duela adierazi zuen atzo ohar baten bidez. Talde honek, etxebizitza eskubidea errespeta dadin eskatzeko manifestazioa egingo du arratsaldeko bost eta erdietan Alderdi Ederretik abiatuta. Boulevardean amaituko da ekimena. Martxaren antolatzaileek «hauteskunde garaietako hitzaldi politak» entzuteaz nazkatuta daudela adierazi zuten, eta «benetako etxebizitza eskubidea, etxebizitza hutsak erabiltzeko eta krisia krisia eragin duten horiek beraiek euren irabaziekin ordain dezaten eskatzeko» kalera irteteko dei egin zuten.