GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Aldanza, Dantzaz Elkartea eta Larunbe Danza izango dira Escena 2009 jaialdian

GARA | IRUÑEA

Nafarroako hainbat herrik dantzaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera zabala izango dute asteburu honetan Escena 2009 jaialdiaren egitarauaren barruan. Aldanza taldea «Anno Domini» lanarekin, Dantzaz Elkartea «Lur Sagar»-ekin eta Larumbe Danza «Azul o el ritmo de la vida» lanarekin izango dira aste honetako protagonistak. Antsoain, Burlata, Aoiz, Barañain eta Zizur Nagusian izango da horiek ikusteko aukera.

Aldanzak hasiko du egitaraua gaur, 22.00etan; «Anno Domini» aurkeztuko du Antsoaingo antzokian. Dantzaz elkartea, bestalde, «Lur Sagar» ikuskizunarekin izango da, bihar eta etzi, 20.00etan eta 19.00etan, hurrenez hurren. Lehenengo hitzordua Burlatako kultur etxean izango da eta bigarrena Aoizkoan.

Larunbe Danzak, azkenik, bihar eskainiko du bere lana Barañaingo auditoriumean eta igandean Zizur Nagusian. Goizean, gainera, dantza tailerra eskainiko dute. Antzoki horietan daude emanaldietako sarrerak salgai, 5 eta 6 euro artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo