GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Herri galdeketa eskatu dute zerbitzu publikoen gestioa erabakitzeko Azkoitian

p018_f01.jpg

GARA |

Herri galdeketa egin dezan eskatu dio herritar talde batek Azkoitiko Udalari, adineko pertsonentzako zerbitzu publikoen kudeaketa nola egin erabakitzeko, hots, azpikontrata bidez edota kudeaketa publiko zuzenaren bidez.

San Jose egoitza lau urtez kudeatu duen enpresari apirilean kontratua bukatzen zaiola ekarri dute gogora, eta etxez etxeko laguntza kudeatzen duen enpresak ere haren kudeaketa utzi egingo duela. Beraz, herritar hauen iritzian, une egokia da honakoa zerbitzu kudeaketaren inguruan hausnarketa egiteko. «Udal gobernu taldeak, zerbitzu publiko hauen kudeaketarako, 25 urte edo gehiagorako, enpresa pribatu bat azpikontratatzeko asmoa du». Bien bitartean, beste eragile batzuk zerbitzu publikoen ardura zuzenean Udalak har dezala eskatzen ari dira.

Afera honen gaineko erabakia guztien ardura dela uste dutenez, ELA, LAB, Batera, ezker abertzaleko zinegotziak eta hainbat herritar bildu dira sinadura bilketa egin eta horren bidez herri galdeketa eskatzeko. Bost astetan egin duten kanpaina horretan 1.620 herritarren atxikimendua jaso dute eta sinadura horiek Udalean aurkeztu dituzte udalbatzarrean gaia azter dezaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo