GARA > Idatzia > > Mundua

Afganistanetik «irteteko» estrategia behar dutela adierazi du Obamak

Afganistaneko gatazkaren harira, Ameriketako Estatu Batuek herrialde arabiarretik «irteteko estrategia» bat behar dutela adierazi zuen Barack Obamak presidenteak. Indar militarra soilik erabilita ez dutela garaipena lortuko aitortu zuen. George W. Bushen politikatik aldendu nahian, Afganistaneko garapen ekonomikoari eta Pakistanekin nahiz nazioarteko aliatuekin dituen harremanei arreta gehiago jarriko diola iragarri zuen.

p023_f01_199x140.jpg

GARA |

Ameriketako Estatu Batuek Afganistanetik «irteteko» estrategia bat behar dutela plazaratu zuen Barack Obama presidente estatubatuarrak CBS telebista katearen «60 minutes» saioan eginiko elkarrizketan

Goi kargu beteranoek eta herrialde aliatuek emandako gomendioak oinarri hartuta, orain arteko estrategia berrikusten ari direla adierazi zuen. Gobernuaren asmoa George W. Bush presidente ohiaren politikatik aldentzea da. Hala, Afganistaneko garapen ekonomikoari arreta gehiago jarriko dio. Horretarako, ehunka funtzionario bidaliko ditu -diplomazialariak nahiz Justizia eta Nekazaritza sailetako lankideak barne-. Pakistan eta AEBen arteko harreman diplomatikoei ere lehentasuna emango die Washingtonek. Izan ere, azkenaldian, AEBetako Armadaren aire erasoek Pakistaneko muga izan dute helburu. Talibanak han ezkutatzen diren susmoa du Washingtonek. Eraso horiek direla-eta, Islamabadekiko harremanak okertu dira.

Horrez gain, herrialde aliatuekin koordinazio lanak sendotu nahi dituela azaldu zuen Obamak elkarrizketan.

Bestalde, gatazkaren gaineko hausnarketa egitean ikusmolde desberdinak lantzea ezinbestekoa dela helarazi zuen. Haren hitzetan, «ezin dugu pentsatu soilik ikuspegi militarra nahikoa izango denik gure arazoak konpontzeko», adierazi zuen.

«Beraz, elkarren arteko hartu-emana sustatzeko estrategia bilatzen ari gara. Eta estrategia horren barruan, Afganistanetik irteteko plan bat behar dugu. Behin betiko kontzeptua alboratu behar dugu. Ziur egon behar dugu hau ez dela betiko izango», nabarmendu zuen.

Bertan dauden militarrek Afganistan Irak baino «zailagoa» izango zela ohartarazi zutela gogora ekarri zuen Obamak hango egoera justifikatu nahian. Aitortu zuen ez direla irabazten ari. Talibanak gero eta indartsuago daude, eta, horiei garaitzeko uda aurretik 17.000 soldadu gehiago bidaliko dituela iragarri zuen pasa den hilean, inguru horretan egun dauden 36.000 soldadu estatubatuarrekin batuko direnak.

«Afganistan eta Pakistanen arteko muga erronka militar handia da. Hortzikatzeko hezur zaila izango da. Baina, ezin gara geldirik gelditu, eta terroristek babesa aurkitzea onartu», aditzera eman zuen.

Apirilaren 3 eta 4an NATOko buruzagiekin bilduko da Estrasburgon eta Khelen. Bilkura horien gai nagusia Afganistaneko egoera izango da.

Karzairekin «haserre»

Bestalde, «The Guardian»ek argitaratu zuenez, AEBek eta haren aliatuak «lehen ministro afganiar» bat izendatu nahi dute Hamid Karzai presidentearekin ez baitaude ados, eta haren boterea murrizteko. Ustelkeria eta gaitasunik eza leporatzen diote Karzairen gobernuari.

Aukera desberdinak aztertu dituzten arren, atzera bota dituzte «ez baitago ziurtasunik ondorengoa ez ote den hamar aldiz okerragoa izango», aipatu zuen iturri diplomatiko batek.

hagan

Afganistanen geroari buruz, hilaren 31n Hagan izango den nazioarteko gailurrean esku hartu du AEBetako estatu idazkari Hillary Clintonek. Irani joateko gonbita egin zion Washingtonek. Oraindik ez du erantzunik eman.

La academia de West Point se especializa en la lucha contra Al-Qaeda

La academia militar de EEUU West Point ha puesto en marcha una nueva unidad llamada Combating Terrorism Center, inspirada en la máxima del estratega chino Sun Tzu de «conoce a tu enemigo». También quiere ser un centro de investigación sobre Al-Qaeda y de formación para altos funcionarios, policías federales o locales y diplomáticos. Estará financiado al 80% por subvenciones privadas.

«El objetivo es que en sus cuatro años de estudio, los cadetes incluyan a nivel estratégico las amenazas a las que deberán hacer frente a nivel táctico», indicaron desde el CTC. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo