GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Iratxe Eguskizaga eta Kanixio Jauregizar Bakioko ANVko zinegotziak

Nazkatuta gaude

Martxoaren 19a Bakion aspalditik ospatzen den eguna da. Egun horretan tradizioa, kultura eta ohiturak nahasten dira, baina azken urteotan PNVk bere aurpegia zuritzeko erabiltzen duen jai bihurtu dute. Urtero «Deia»n herritar guztien diruarekin ordaintzen duten aldizkaria argitaratzen dute, San Jose eguneko egitarauaz gain, zalantzazko legaltasuna duten proiektuen propaganda egiten dutelarik. Aurten talasoterapiari tokatu zaio. Proiektu honen inguruko prebarikazio kasu bat aztertzen ari garen honetan, PNVko Gobernuak zurrumurruak herria desinformatuz isilarazi nahi ditu. Nazkatuta gaude herritarron dirua beraien interes politiko eta ekonomikoak estaltzeko erabiltzeaz, beraien harrokeriaz eta oposizioaren aldarrikapenak errepresioa erabiliz isilarazteaz. Baina laster maskara kendu beharko dute, herritarren interesak babestu beharrean, Sabin Etxeko interesak gordetzeaz arduratzen direlako, alderdiko enpresak elikatuz, promotorak aberats bihurtuz... Aski da! Demagogia herritarron diruarekin egin beharrean, erabil itzazue alderdiko diru-kutxak!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo