GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Donapaleuko Udaberriko azoka, derrigorrezko hitzordua Amikuzen

GARA |

Bihartik hasita, eta heldu den igandera arte, Donapaleuko Udaberriko azoka ospatuko da, urteroko hitzordu hau estimatzen dutenen gozagarri. Aurten erakustoki gehiago proposatuko dira Pixkor elkarteak antolatzen duen ekimenean. Derrigorrezko hitzordua bilakatu da Amikuzeko lurraldean, aurten zazpigarren edizioa ospatzen duen azoka. Iaz ehun bat erakusle eta bost mila pertsona inguru bildu ziren, eta urtero handitzen da kopurua.

Bizileku eta apaingarrien azken tendentzien erakustokia bilakatu da Udaberriko azoka. Pixkor elkarteko antolatzaileek, «giro onean erosketen egiteko eta informazioak eskuratzeko tokia bilakatu dela» nabarmendu dute.

Eskeintza zabala

Jean Errecart lizeoaren partzuergoarekin batera gastronomiaren sailean tokiko eta ohiko ekoizpenen dibertsifikazioa eta berriztatzea landuko dituzte. Baratze eta igerelekuen profesionalak ere izanen dira bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo