GARA > Idatzia > > Kultura

«Picha» eta Halas & Batchelorren atzera begirakoak, Animabasaurin

Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldia, Animabasauri, azken txanpan sartua da. Gaur, film luzeen lehiaketan parte hartu duten hamar filmetatik azkena, «Sunshine Barry & the Disco Worms» ikusi ahal izango da. Gainera, «Picha» eta Halas & Batchelorren lanei eskainitako atzera begirakoak aurkeztu ziren atzo, beraiek bertan zirela.

p040_f01_152x096.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Joan den asteburuan abiatu zen Animabasauri zinemaldiaren bosgarren edizioa azken txanpan sartua da. Atzo, jaialdiak antolatu dituen bi atzera begirakoen karietara, Jean-Paul Picha Walravens eta Vivian Halasekin solasteko aukera izan genuen bertan.

Picha -horrela deitzea nahiago omen du berak- artista belgikarra dugu, egun Estatu frantsesean bizi bada ere. Ibilbide luzea du animazioko filmak sortzen, garratz eta lotsagabe, eta Basaurikoa da eskaintzen zaion lehen atzera begirakoa, bere esanetan «zaharra naizen seinale». 1975ean «La Honte de la jungle» film arrakastatsua sortu zuen, sexuarekin obsesionatuta bizi den Tarzanen urrutiko arbaso itsusi eta beldurti bat protagonista duena. Egun, helduentzako animaziozko lan labur-laburrak ez ezik, telebistarako egiten du lan batik bat. Gaur gauean, berak sortutako «Les Jules... chienne de vie» filma ikusi ahal izango da Basauriko Kultur Ibaiganen eta Bilboko Multi zinema aretoetan (Basaurin «Mon oncle d'Amerique est belge» bere dokumentalarekin batera).

Vivian Halas, berriz, jatorri hungariarreko Jon Halas eta Joy Batchelorren alaba dugu, Animabasauriko epaimahaiko partaide. Bikoteak Halas & Batchelor Cartoons Films, Erresuma Batuko animazio estudiorik ezagun eta handienetarikoa sortu zuen 40ko hamarkadan, eta besteak beste, 1954an «Abereen etxaldea» dute film nabarmenetakoa, egindako bi mila lanen artean.

Atzoko agerpenean batak zein besteak helduentzako animazioa defendatu zuten. Walt Disneyren lanekin kritiko agertzen den Picharen ustez, «Europak amerikar filmekin lehiatzeko modua du helduentzako filmak egin eta gaiak modu anitzetan landuta». Vivian Halasen ustez, «gurasoek istorioak kontatzeko sortu zuten estudioa, eta teknika eta aurrerapen ezberdinak erabiltzea ondo dagoen arren (3D eta abar), gaiak eta istorioak kontatzeko tresna baino ez dira, horiek baitira funtsezko». Bataren zein bestearen ustez, «oraindik zaila da helduentzako animaziozko filmak egitea», eta sarritan «finantziazioa lortzea filma egitea baino nekezagoa» gertatzen omen da.

Animaziozko zinemaldia bihar bukatuko da, 20.00etan Social Antzokian sariak banatu ostean, «La linterna magica» antzerki taldeak parte hartuko duen amaiera ekitaldian.

Erakusketak

Bestalde, bi erakusketa jarri dituzte ikusgai jaialdiak iraun bitartean. Bata, Social Antzokian, «Halas & Batchelor Cartoon Films», Britania Handiko animazio estudio aitzindariaren historia erakusten duena, 1940-95 urte bitartekoa. Bestea, «Barriola, San Adriango azeria. Animazioaren sekretuak aurkitu» izenekoa, Kultur Ibaiganen. Bertan, hamar panelen bidez animaziozko film luze bat egiteko beharrezkoa den sortze prozesua ezagutu daiteke, gidoitik hasita. Gainera, izen bereko filmaren zuzendari Juanba Berasategik hitzaldia emango du bihar 10.00etan, Erandion.

AMAIERA EKITALDIA

Bihar 20.00etan Basauriko Social Antzokian egingo da amaiera ekitaldia, «La linterna magica» antzerki taldearen parte-hartzearekin, eta bertan egingo dute aurtengo zinemaldiko sari-banaketa ere.

Gaur

Social Antzokia (Basauri): 10.00.«Basoaren Espiritua». 18.00. «Carton Dór». 18.45. Pantalla Española.

20.00. «Sunshine Barry & the Disco Worms». 22.00. Laburrak 6.

Kultur Ibaigane (Basauri): 18.00. Karratu 6. 20.00. Labur Iberoamerikarrak. 22.00. «Les Jules... chienne de vie» + «Mon oncle d´Amerique est belge».

Fnac (Bilbo): 12.00. Supinfocomeko laburrak. Max Ocio (Barakaldo): 20.00. Laburrak 3. Multi zinemak (Bilbo): 17.30. Karratu 5. eta Karratu 6. 22.00. «Les Jules... chienne de vie». EHU (Leioa): 10.00. `Cut out' Digital tailerra.

La lombriz Barry, estrella de la música disco

De los diez largometrajes a concurso, hoy se proyectará el último de ellos, «Sunshine Barry & the Disco Worms», de Thomas Borch Nielsen (20.00 h., Social Antzokia). La cinta, una producción germano-danesa, cuenta la historia de la lombriz Barry, que vive en lo más bajo de la cadena alimenticia y no consigue hacerse respetar. Hasta que un día un viejo disco de vinilo le cambia la vida, al convertirse en la gran estrella del mejor grupo disco del mundo.

El jurado, por su parte, leerá el fallo el viernes, en la entrega de premios de la clausura del festival, que se celebrará en el Social Antzokia de Basauri a las 20.00 h. La clausura contará también con la actuación de «La linterna mágica». A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo