Munduko Kros Txapelketa
Bekele eta Dibaba ez direla, keniarren txanda iritsi da
Ammango zirkuituan Qatarreko eta Bahraineko korrikalariek sorpresa eman lezakete afrikarren aurrean.
GARA | AMMAN
Bederatzi urte dira Kenyako atletarik ez dela nagusitu Munduko Kros Txapelketan. Denbora larregi krosaren historian lekua merezimendu osoz duen herrialde honentzat. Alabaina, zortea aldeko dute itxuraz, azken urteotako irabazle Kenenisa Bekele eta Tirunesh Dibaba etiopiarrek ezingo baitute gaur arratsaldean korrika egin, min hartuta baitaude. Kenyako armada -ez ahaztu herrialde honetako korrikalari gehienak armadako kideak direla- behinolako erregetza berreskuratzeko gogoz amorratzen dago.
Leonard Komon eta Moses Mosop dira Kenyako selekzioko buruak. Azken bi urteetan Zersenay Tadesseren -ez da topera izango- Bekeleren atzetik, bigarren amaitu ostean, Paul Tergat historikoaren oinordekotza hartzeko gogoz izango dira. Beren aurkaririk amorratuena Etiopiako Gebre Gebremariam izango da. Azken urteetan Kenenisa eta Tariku Bekeleren atzetik ibili izan den korrikalaria eta, bada, ez dirudi urrezko domina lortu eta azken urteotako Etiopiaren erregetza beste urtebetez luzatzeko gai izango denik.
Aurkariak «etxean»
Alabaina, kenyarrek, nolabait esateko, etxean izango dituzte aurkari nagusiak. Ez, printzipioz, debuta egingo duten Mathew Kisorio eta Mangata Ndiwaren artean, jaiotzez kenyarrak izan eta Qatargo edo Bahraingo nazionalitatea duten atletak baino. Esaterako, Kenyan jaio eta Qatargo selekzioa defendituz 3.000 metroko hesi-lasterketako munduko txapeldun izandako Saif Saeed Shaheen izango da faboritoen etsairik gogorrenetakoa, maratoian munduko txapeldunorde izandako Ahmed Hassan Abdullah edo Mubarak Hassan Shamiz gain.
Emakumeen artean ere, Tiruneh Dibaba gabe, ez dago faborito argirik. Paula Radcliffe, Benita Johnson eta Lornah Kiplagat txapeldun ohiak ere lasterketan izango ez direnez, hautagaien zerrenda luze samarra izan liteke. Etiopiako Gelete Burka eta Meselech Melkamu eta Kenyako Pauline Korikwiang, Linet Masai eta Florence Kiplagat aipa litezke hautagai gisa.
Ammango golf zelaian egingo dira gaur proba guztiak; kros motza izan ezik, bertan behera geratu da-eta. 11.30ean -Euskal Herriko ordua- ekingo diote junior mailako neskek, sei kilometroko ibilbidea betez. Ordu erdi geroago junior mailako mutilek zortzi kilometro bete beharko dituzte. 12.40an, berriz, emakumeen proba hasiko da. Hauek ere beste zortzi kilometro egingo dituzte. Azkenik, 13.30ean izango da gizonezkoen lasterketa nagusia eta 12 kilometro bete beharko dituzte. Zirkuitu gorabeheratsu samarra da, eta ohikoak izango dira erritmo aldaketak. Ikusteko dago beraz, nor gailenduko den.
Superar las marcas de Yared Asmerom y Pamela Chepchumba parece más factible que nunca en la edición XVI de la media maratón Azkoitia-Azpeitia, Memorial Diego García que se disputará esta tarde a partir de las 16.30. La presencia de los keniatas William Chebor y Samuel Mugo garantiza, a priori, la posibilidad de atacar el récord masculino del eritreo Asmerom, que en 2007 terminó en 1 hora 28 segundos. Mientras, Margaret Okayo, la favorita a la victoria en féminas, lo tendrá un poco más crudo pese a que la variación del circuito facilite mejorar el actual récord de 1.08.57.