GARA > Idatzia > > Mundua

Faxisten ondorengoekin PDL alderdia osatzeko kongresuari hasiera eman dio Berlusconik

Aliantza Nazionala post-faxista bat egin du Italiako lehen ministro Silvio Berlusconiren talde politikoarekin bat egin du Askatasunaren Herria (PDL) osatzeko. Atzo Erroman hasitako kongresua bihar arte iraungo du.
p021_f02_148x096.jpg

GARA |

PDL Askatasunaren Herria alderdia sortzeko kongresua atzo hasi zen Erroman. Diputatuen Ganberako presidente Gianfranco Finik zuzentzen duen Aliantza Nazionala post-faxistak Berlusconiren alderdiarekin bat egitea erabaki zuen, Silvio Berlusconi lehen ministroaren lidergoa indartuz. Horren jakitun, Berlusconik berak behatu zuen antolaketa. Sei mila ordezkarik esku hartuko dute. Mila bat kazetarik zuzenean jarraituko dute eskuindarraren eta Benito Mussoliniren ondorengoen arteko batze prozesua.

PDL alderdia Europar Parlamenturako hauteskundeetarako bi hilabete falta direnean jaio da. Ezkerra zatituta dago Italian, areago, azken porroten ostean.

Gauzak horrela, botoen %42 eskuratuko lituzke Italian hauteskundeak orain egingo balira, Euromedia ikerketa zentroaren arabera. Baloreen Italia alderdiak Senatuan duen taldeko buru Felice Belisarioren esanetan, epe luzera ez du arrakastarik izango. Ustelkeriaren aurkako magistratu ohi Antonio Di Pietroren talde politikoa da.

«Izen aldaketa bat besterik ez da. Aliantza Nazionalekin bat egiteak alderdia hedatzea ahalbidetzen dio Berlusconiri. Horrek, alderdi eskuindarraren barne demokrazia ahulduko du», plazaratu zuen Belisariok.

UDC talde kristau-demokratako buruak, Pier Ferdinando Casinik, PDLak proiektu politikorik ez duela nabarmendu zuen. «Berlusconirekin hasi eta bukatuko den alderdia da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo