GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

La Vila

Lasaitasuna eskuratzeko aukera ederra galdu du Ampo Ordiziak

LA VILA 37

AMPO ORDIZIA 12

GARA | MADRID

Ampo Ordiziak lasaitasuna lortzeko parada izan zuen atzo La Vilaren zelaian. Gipuzkoarrek baina, itxura eskasa eman zuten, eta amaieran esku hutsik itzuli ziren.

Emaitzak dena erakusten du, Ordizia ez baitzen partidan sartu ere egin. La Vilak ere asko zuen jokoan, eta hasieratik zelairatu ziren garaipena erdiesteko asmoarekin. Axio Arañak gidatzen dituen mutilak, aldiz, ez ziren ikusi ere egin. Hogei minutu bete aurretik, 14-0 galtzen ari zen Ampo, eta hortik aitzinera ere gauzak ez ziren batere aldatu. Erraztasun asko aurkitu zituen Alacanteko taldeak, eta ederki aprobetxatu zituen partida erabakita uzteko.

Behin partida erabakita, etxekoek erritmoa jaitsi zuten, eta horixe aprobetxatu zuen talde gipuzkoarrak markagailua itxuratu ahal izateko bi entsegu gauzatuta; baina bi horietatik bakarra transformatu zuen Huxfordek, eta amaieran jipoi itzela jasota geratu ziren. Norgehiagoka nolakoa izan zen ikusita halere, aldea handiagoa ere izan zitekeen.

Gauzak dauden bezala, Ordiziak maila galtzea ia ezinezkoa dirudi, baina atzo irabazi izan balute, hemendik aurrera lasai aritzeko modua zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo