GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Santboiana Porrota

Getxo Arteak berriro ere kale egin du, eta Ohorezko B Mailatik oso gertu dago

SANTBOIANA 20

GETXO ARTEA 3

J.L. | DONOSTIA

Getxo Artea Ohorezko B mailatik gero eta gertuago dago atzo Santboianan galdu ostean. Bizkaitarrek galtzeaz gain, itxura kaskarra eman zuten, eta argi dago ia ezinezkoa izango dutela aurten mailari eustea.

Asko zuen jokoan talde bizkaitarrak, eta Santboianak, berriz, ezer ere ez. Hartara, bolada txarrari amaiera emateko leku aproposa ematen zuen, baina horrela ere ezin irabazi, hasieratik amaierara gaizki aritu baitziren. Lehen minutuetan bakarrik egon zen partidan sartuta, eta horrela ezin ezer egin.

Etxekoak berehala aitzineratu ziren entsegu bat gauzatu ostean, baina azkar batean heldu zen euskaldunen erantzuna, eta Palumbok zigor bat gauzatu ostean, emaitza murriztu zuen, eta itxaropena ekarri zien hori-beltzei.

Hortxe amaitu zen, ordea, partida. Lehen zati honetan etxekoek ere ez zuten aparteko ezer egin, baina Badiak zigor bat gauzatuta, aldea handitu egin zuen. Bigarren zatian gauzek okerrera egin zuten.

Kataluniarrak lasai aritu ziren, eta aurrean zuten erraztasunak ederki aprobetxatu zituzten partida erabakita uzteko. Getxok, aldiz, ez zuen ezer ere egin. Erasoan gaizki, minik egin gabe, eta atzean ere hutsak eginez. Liga amaitzear dago, eta une honetan mailari eusteko mirari bat gertatu beharko da. Beraiek ezin dute beste huts bakar bat ere egin, baina aurretik dituztenek ere ez badute hutsik egiten, alferrik izango da erreakzioa. Gainera Getxo ikusita, ez du itxaropen handirik ematen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo