GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Kolonbia, huts egin duen Estatua, baina ez beti

Mundu mailan, kasuz kasu nahiz kasuen arteko konparazioak eginez, estatuen demokrazia maila aztertzen duten adituek estatu gisa huts egiten ari diren herrialdeak gero eta ugariagoak direla azaldu dute azkenaldian. Huts egiten duten estatu horien adibideetako bat Kolonbia da (Somalia eta Pakistan dira, adibidez, aipatzen dituzten beste bi). Herrialde hauetan Zuzenbide estatuak funtzionatzen du, alegia, demokrazia maila formalean existitzen da eta gizarte harremanak edo harreman politikoak legedien bidez antolatuta daude. Hortik aurrera, ordea, itxuratik harago, demokraziarekin zerikusirik ez duen sistema politikoa garatu da.

Kolonbiari dagokionez, argi dago Estatuak huts egin duela egitura politiko horrek dituen funtzio nagusietan: erakundeek ez dituzte herritarren interesak ordezkatzen, segurtasunik eza eta biolentzia eguneroko ogia dira, aginte politikoa interes ekonomikoen menpekoa da eta estatu paralelo gisa funtzionatzen duen egitura oso bat dago. Gainera, interes geopolitikoak direla medio, AEBen babes politiko, ekonomiko eta militarra jaso du Uribek, baina subiranotasuna galduta. Nolanahi ere, ez dago estatuaren funtzioen galeraren adibide argiagorik estatuaren babesean garatu den giza eskubideen bortxaketa sistematikoa eta, batez ere, desagertutako milaka pertsonen kasua baino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo