GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Baskonia, bosgarren Final Fourraren atarian

Xavi Pascual, erabakirik zailenaren aurrean

Galtzeko aukerarik gabe, Juan Carlos Navarrorekin arriskatzeak merezi ote duen jakitea ez da batere erraza.

p034_f01_111x111.jpg

BASKONIA-BARTZELONA

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Norberaren ahalmenetatik harago, unean uneko egoerara moldatzeko gaitasunak izugarrizko garrantzia izan ohi du Baskonia eta Bartzelona jokatzen ari diren moduko kanporaketetan. Astebetean, aurka zuten kantxa faktorea galtzeaz gain, kataluniarrak kinka larrian daude, beste partida bat galtzeak txapelketatik at utziko bailituzke eta gainera euren izar nagusiarekin hartu beharreko erabakia Xavi Pascualek bere ibilbide profesionalean hartu behar izan duen zailenetakoa da, honek dakarren zamarekin.

Izan ere, kataluniarraren larruan egonda, komenigarria al da Juan Carlos Navarrorekin arriskatzea? Asteartean partida hasi zenean kalez jantzita ikusi arte inork gutxik uste zuen hegalekoaren izterreko lesioa horrenbesterakoa zenik, baina erabaki horren ostean minak benetakoa dirudi eta entrenatzaileak aurrean duen zalantzaren erantzuna ez da batere erraza. Galtzeko aukerarik gabe, eta Navarrok taldean duen garrantzia ezagututa, arriskatzeak merezi duela uste dute askok, baina jokatu eta berehala jokalaria lau edo bost astetarako galtzeko arriskuak ere pisu handia du.

Joko asko bereganatu

Bartzelonak osatu duen 12 jokalariko taldea eratzeko gastatu duen dirutza ikusita, jokalari baten faltak aitzakia merkea dirudi, baina Bartzelonaren erasoko jokoa ia guztiz haren eskuetatik pasatzen da eta haren gabezia izugarri antzematen da, ez bakarrik bere buruarentzat egin ditzakeen jokaldiengatik, baizik eta gainerako jokalarientzako sortzen dituen espazioengatik.

Baskoniaren ikuspuntutik ere ez da erraza zehaztea ea hobe ala okerrago den Navarrok jokatzea. Argi dago, partida bat bere kasa irabazteko -are gehiago gaurko bezalako lehia erabakigarrietan- gai den jokalaria dela kataluniarra, baina bi taldeek elkarren aurka jokatu dituzten partidak apur bat aztertuta, argi ikusten da Navarroren ekarpena handiagoa izan den neurketetan nahikoa erraza izan zaiola Baskoniari irabaztea; hala gertatu zen Kopan, eta kanporaketa honetako lehen partidan ere bai. Navarrok defentsak erakarri eta erasoko baloiak jokalari gehiagoren artean banatzen direnean, hots, jokoa askoz ere orekatuagoa denean, orduan izaten dituzte gasteiztarrek arazo gehiago, blaugranen baliabideak, kopuruz bederen, askoz anitzagoak dira-eta.

Hortxe jarri beharko luke Baskoniak arreta osoa, hirugarren partidan horren antzu ibili ziren Ilyasova -partida negargarria egin zuen-, Vazquez, Santiago eta Basilek gaurkoan ere inolako protagonismorik izan ez dezaten. Hori lortuz gero, Brandenburgoko atea parez pare zabalik izango lukete.

dikotomia

Juan Carlos Navarro jokalari bikaina izan arren, Baskoniak aurten Bartzelonaren aurka errazago lortu izan ditu garaipenak, jokalari horrek emaitzarik onenak atera dituen partidetan.

Banderatxoa opari

Zurbaoko pabiloira heltzen diren lehen 1.500 zaleek taldearen banderatxoa jasoko dute oparitan. Gainera, Baskonia Storen taldearen posterra eta paperezko apaingarriak banatuko dituzte egunean zehar.

Dusko Ivanovic pide tranquilidad

Dusko Ivanovic calificó el partido de esta tarde ante el Barcelona como «el más importante de la temporada» y solicitó a sus jugadores que sepan «jugarlo con tranquilidad y paciencia. La paciencia no es lentitud, sino mantener un ritmo apropiado de juego y saber prolongar el ataque en los momentos necesarios».

Ivanovic confirmó que Stanko Barac será de nuevo baja, mientras que Ilievski «podrá hacerlo mejor» que los dos minutos que jugó el martes. Con respecto a la ausencia de Navarro, el montenegrino volvió a repetir que su equipo «está preparado para jugar ante un Barcelona al completo y con mucha calidad donde cualquiera puede salir a jugar».

La idea de volver a Barcelona a disputar el partido definitivo no pasa por la cabeza de Ivanovic. «No hay que pensar en esa posibilidad y afrontar este partido como si fuera el último a jugar. Debemos centrarnos en nuestro juego y ser mentalmente fuertes. Podemos perder, pero este equipo se levantará», declaró el entrenador azulgrana que espera un partido «completamente diferente de los tres jugados anteriormente». J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo