GARA > Idatzia > > Kultura

Aipagarriak

Idazleek lasai lan egin dezaten, Idazlearen Etxea, Hugoenea, kokatu dute Pasaian

p058_f02_46x64.jpg

GARA | PASAIA

Pasaiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten atzo, gipuzkoar kostaldeko herrian Idazlearen Etxea ezartzeko. Atzo eguerdian sinatutako akordioari esker, Udalak etxe bat utziko dio Euskal Idazleen Elkarteari bertan Hugoenea, Idazlearen Etxea, koka dezan. Herriaren izaera eta historia berreskuratu nahi dute ekimen honekin pasaitarrek, eta, dela ideia politikoengatik, dela baliabide ekonomikoengatik lasai lanean aritzeko tokirik ez duten idazleei gustura lan egiteko eremu egoki bat eskaini nahi die, berriz, aipatutako idazleen elkarteak.

Akordioa atzo eguerdian sinatu zuten Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Fito Rodriguez eta zuzendari Iratze Etxebestek alde batetik, eta Maider Ziganda Pasaiako alkateak eta Kultura zinegotzi Ander Pozak bestetik.

Akordioaren arabera, Donibanen kokatutako etxe txikia euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntzez (katalanaz, galizieraz, bretoieraz, frisieraz eta abar) diharduten idazleen zerbitzura jarriko dute, bertan egonaldiak egin ditzaten, beti ere literatur sorkuntza sustatzea helburu izanda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo