GARA > Idatzia > > Kultura

Dantza

Ekitaldiak hil osoan zehar, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Apirilaren 29a, hots, Dantzaren Nazioarteko Egunaren karietara, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren Hilabetea antolatu ohi du urtero. Gaur hasiko da aurtengo egitaraua Dantza Eskolen Erakustaldiarekin. Ondoren, ikastaroak, sariak, erakustaldiak eta galak osatuko dute programa. Berrikuntza gisa, barra klasikoaren erakustaldia Urumearen ibaiaren barandan egingo da eta ez Kontxa pasealekukoan, bertan kirolgune eta aparkaleku bat eraikitzeko lanetan ari direla-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo