GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Urrezko lehiaketa

Zegaman eta Urdiainen jokatuko dira bigarren kanporaketako norgehiagokak

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Urrezko Aizkorako bigarren kanporaketak jokatuko dira gaur eta bihar, Zegaman eta Urdiainen, 20.00etan eta 12.00etan hasita. Hamasei aizkolari lehiatuko dira, eta horietatik lauk egingo dute aurrera.

Gaur, Zegaman, Alkizalete I.a, Elorriaga, Esnaola, Mugertza III.a, Rodriguez II.a, Urteaga, Zubizarreta eta Eraso lehiatuko dira. Bihar, Urdiainen, Alkizalete II.a, Amillano, Erdozia, Kañamares III.a, Gari Larretxea, Mendieta, Rodriguez I.a eta Beltza izango dira aurrez aurre. Proba bakoitzetik lehenengo biek egingo dute aurrera.

Joan den igandean jokatu zen bezalaxe, denak denen aurka arituko dira. Lan oso laburrak izango dira, eta probarik gehien irabazten dituenak lortuko du lehen postua. Gaur eta bihar lehiatuko diren aizkolarien artean, ez dago aparteko alderik, eta horietako edonork egin dezake aurrera. Gaurko Mugertza III.a eta Zubizarreta agertu daitezke faborito moduan, eta bihar, berriz, Erdozia eta Mendieta. Baina lanak oso laburrak direnez, edonor sar daiteke lehendabiziko bi postu horietan, aizkolariri gehienak Hirugarren Mailakoak baitira, nahiz eta tartean Bigarren Mailakoren bat ere badagoen.

Etxauri harria

Iragan igandean jokatu zen Etxauri Harria lehiaketan, kirolariek lehen aldiz eskuak garbitu behar izan zituzten, eta harria bera ere garbitu egin zuten. Irigoienek 13 aldiz jaso zuen, Ostolatzaren marka berdinduz, baina hark bere garaian erretxina erabili ahal izan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo