GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ajuria Enera iristeko gezurretan aritzea leporatu dio EAJk Lopezi

EAJk eta PSEk hauteskundeen ondorengo ika-mikan jarraitu zuten atzokoan ere. Alderdi jeltzaleak Ajuria Enera iristeko bidean gezurretan aritzea eta «PPren eskuetan» egotea leporatu zion Patxi Lopezi. PSEk, berriz, «lasaitasuna» eskatu zien EAJko ordezkariei, beren adierazpenekin «frustrazioa» erakusten ari direlako, eta jarrera hori «arriskutsua» izan daitekeela adierazi zuten, Zuzenbidezko Estatuaren jokaera zalantzan jartzen badute.

p013_f01_250x120.jpg

GARA |

Patxi Lopezek larunbatean egindako adierazpenak gogor kritikatu zituen atzo EAJk. Ajuria Enera heltzeko helburuarekin «gezurretan» aritzea egotzi zion Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidente Andoni Ortuzarrek, eta PSEko lehendakarigaia «PPren eskuetan» dagoela esan zuen, eta beraiek oposizio «arduratsua» egiteko prest daudela gaineratu zuen jarraian.

Martxoaren 1eko hauteskunde kanpainan erasoa jasan zuen Gurutzetako batzokia berriz irekitzeko ekitaldian egin zituen Ortuzarrek adierazpenok, eta Patxi Lopezek larunbateko prentsaurrekoan «bi gezur» esan zituela zehaztu zuen.

Alderdi jeltzaleko ordezkariak bere desadostasuna agertu zuen, batetik, PSEko idazkari orokorrak esan zuelako EAJk ez duela elkarrizketarako borondaterik erakutsi; eta bestetik, iragarri zuelako Estatu espainoleko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin hizketan ari dela enplegu arloko politiken gainean Gernikako Estatutua garatzeko.

Ortuzarrek gogora ekarri zuen hauteskundeen ondoren EAJk berak deitu ziola PSEri, eta EAEko erakundeetan egonkortasuna bermatzeko itun bat gauzatzea eskaini ziola. Proposamen horretan alderdi jeltzaleak ezker abertzalearen legez kanporatzea onartzen zuen, soilik Gasteizko Parlamentuan ordezkaturik izango ziren alderdi politikoez ari zen heinean.

Baina PSEk ez zuen onartu akordio proposamen hori, eta Ortuzarrek azaldu zuen «PPren eskutik, Lehendakaritzara heltzeko nahikoak ziren 38 bozak» ordurako bazituela PSEk.

Enplegu arloko eskuduntzen gainean, BBBko presidenteak Gobernu espainolaren gainean jarri zuen erantzukizuna. Izan ere, haren esanetan, eskuduntzak lortu ez izanaren arrazoia Autonomia Estatuaren baldintzak ez betetzea izan baita. Beraz, Zapatero eta Lakuako Gobernu berriaren arteko negoziazioak arretaz begiratuko dituztela esan zuen. Ildo horretatik, jeltzaleek, oposizioan egonda ere, arduraz jokatuko dutela esan zuen. Ez daudela ez «urduri» ez «haserre» argituz, azken 30 urteetan autogobernuan izan diren aurrerapausoak ez suntsitzeko lan egingo dutela ohartarazi zuen Ortuzarrek.

Jarrera «arriskutsua»

PSEren aldetik, Rodolfo Ares Antolakuntza idazkariak hitz egin zuen atzo, eta EAJri «lasaitasuna» eskatu zion. «Ezin digute besteei leporatu gobernua osatzeko babes nahikoa lortu ez izana», kritikatu zuen.

Aresek EAJko presidente Iñigo Urkulluk egindako adierazpenak ekarri zituen gogora, bere ustez, «frustrazioa» erakusten dutela esanez. Urkulluk PSE eta PPren arteko akordioan gezurra eta gorrotoa dagoela eta Zuzenbidezko Estatua manipulatu dutela esan zuen. Aresen iritziz, berriz, halako adierazpenak «mehatxuak eta hauteskundeen ospe-galtzea» eragiten dute, eta jarrera «arriskutsua» dela gaineratu zuen, «terrorismoarekin apurtu ez dutenentzat mezu ulergarria» delako.

AKORDIOA

EAJk PSEri Gasteizko Parlamentuan eta Estatu espainolean «egonkortasuna» lortzeko akordioa proposatu arren, Patxi Lopezen alderdiak bizkarra eman ziola gogorarazi zuen alderdi jeltzaleak.

ARDURA

Ortuzarrek bere alderdian lasai daudela esan zuen, eta «arduraz» jokatuko dutela, PSE eta PPren arteko akordioarekin, azken 30 urteetan «autogobernuan eman diren aurrerapausoak ez suntsitzeko».

Amezketa dice que EA no puede ser un «reino de taifas»

El vicepresidente de EA, Koldo Amezketa, manifestó ayer que un partido «no puede ser un reino de taifas» y admitió que la formación que ahora lidera, a la espera de elegir un nuevo presidente en el próximo congresos extraordinario, «ha podido dar esa impresión». En una entrevista concedida a «El Mundo», Amezketa manifestó que existe «un principio democrático que debe ser exigible», en referencia a «que las decisiones defendidas por la mayoría del partido en los órganos competentes se respeten». «A lo largo de este tiempo -sugirió- puede ser que en EA ese principio no se haya cumplido».

A su juicio, «a lo mejor, decisiones tomadas mayoritariamente, luego han estado puestas en tela de juicio dentro de casa». «Es evidente que una buena parte de los problemas nos los hemos generado nosotros mismos», agregó.

En este sentido, aseguró que en EA se puso en duda «la decisión adoptada por un congreso extraordinario y por la propia Ejecutiva Nacional» e indicó que «el problema es que no es aceptable que algunas decisiones tomadas por los mecanismos y órganos pertinentes sean puestas en solfa, como se hizo». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo