Trevijano
Lehen helburua beteta, onenen artean sartzeko ametsa gauzatu nahi du Ordiziak
J.L. | DONOSTIA
Ampo Ordiziak maila nagusian jarraitzeko txartela lortu zuen atzo. Neurketa galduta ere ez zukeen arazorik izango, baina irabazita arrisku guztiak uxatuko zituen, eta horixe egin zuen.
Norgehiagoka ez zen handia izan, baina Axio Arañak zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan zen, eta erabateko nagusitasuna erakutsi zuen berdegunean. Emaitza honi esker, gainera, lehen lau postuetan sartzeko ametsa hurbilago dago, eta horretarako, azkeneko jardunaldian irabazi egin beharko du.