GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

ERREMONTEA III. Pacharan Baines Masterraren aurkezpena

Zortzi bikote, pilotaleku motz eta luzeetan aritzeko

Larunbatean hasi, eta maiatzaren 16an amaituko da. Kanporaketa bakoitza bi partidatan erabakiko da.

p039_f01_199x120.jpg

GARA | IRUÑEA

Euskal Jai Berri fundazioko eta Licores Baines enpresako arduradunek III. Pacharan Baines Masterra aurkeztu zuten atzo Iruñean. Datorren larunbatetik maiatzaren 16ra bitartean jokatuko den torneo honetan zortzi bikote arituko dira aurrez aurre pilotaleku motz eta luzeetan.

Hauek dira parte hartuko duten erremontista bikoteak: Zeberio II.a-Ion; Uterga-Etxeberria III.a; Urriza-Badiola; Ezkurra-Olazar; Matxin III.a-Urrutia; Juaristi-Iriarte; Iñigo-San Miguel; eta Altuna II.a-Etxabe.

Pilotalekuei dagokienez, antolatzaileek bederatzi aukeratu dituzte partidetarako. Horietatik zortzi Nafarroakoak dira -Iruñeko Labrit, Uharteko Euskal Jai Berri, eta Izabako, Doneztebeko, Mendabiako, Lizarrako eta Fontellaseko udal pilotalekuak- eta Gipuzkoakoa bakarra -Hernaniko Galarreta-.

Pacharan Baines Masterra 2007an sortu zen, udaberriko erremonte torneo berri gisa, baina pilotaleku luzeak -54 metro luzekoak, erremonterako ohikoak- eta motzak -36 metro luzekoak, pilotalekuen gehiengoa- nahasteko helburuarekin.

Hiru kanporaketa jokatuko dira aurtengo Pacharan Baines Masterrean: final-laurdenak, finalerdiak eta finala. Fase bakoitzean bi partida jokatuko dituzte erremontistek: bat pilotaleku motzean -Iruñeko Labriten eta udal pilotalekuetan- eta bestea pilotaleku luzean -Hernaniko Galarretan edo Huarteko Euskal Jai Berrin-.

Tanto aldea

Bi norgehiagokak 40 tantora jokatuko dira, beraz, garrantzia bera izango dute, eta tanto alde onena duen bikoteak hurrengo kanporaketarako sailkapena lortuko du. Finaleko lehen partida maiatzaren 9an jokatuko da Galarretan eta bigarren norgehiagoka maiatzaren 16an Labriten. Bi neurketa horietako bat ETB-k eskainiko du.

Masterraren lehen edizioko irabazleak Zeberio II.a eta Agirrezabala izan ziren. Lehen partida 40-30 galdu zuten Utergak eta Urrutiak osaturiko bikotearen aurka, baina itzulikoan, aldiz, Galarretan, 40-27 gailendu ziren.

Bigarren edizioan, Utergak eta Lizasok txapela lortu zuten -Labriten 40-30 irabazi zuten Juaristiren eta Iriarteren aurka, baina bigarren neurketan galdu egin zuten Galarretan 40-36ko emaitzarekin-. Bi kasuetan, ikus daitekeenez, tanto aldeak erabaki zuen torneoa.

Torneos Interpueblos de Bizkaia

En el Torneo de Mano de los Interpueblos de Bizkaia, que arranca el fin de semana del 19 de abril, participarán 35 pueblos. Las eliminatorias son directas a doble vuelta y las finales están previstas para el 28 de junio. En la competición de herramienta participarán ocho municipios y el sistema de competición es el de liga, todos contra todos. Las finales se disputarán el 26 de junio. En el Torneo de Cesta, los seis pueblos participantes jugarán por sistema de eliminatorias y la final está prevista para el día 30 de mayo en Durango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo