GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Bixente Vrignon 2009/4/15

Abertzaleak baino abertzaleagoak

kazeta.info

(...) partido espainiolak, partido euskaldunak baino abertzaleagoak dira.

(...) España, projekto politikoa bezala dutenak, nahi politiko gehiago badute, Euskal Herria nazio bezala eraiki nahi dutenak baino.

Aski urrun joanez, auzia Nafarroan hasi da, abertzaleek, ez dutelarik jakin izan karlistak berenganatzea. Gehiengoa eskuindar espainiolaren alde erori da orduan, funtsean, Iparraldean gertatu den bezala, ez baitzen orduan mugimendu politiko antolaturik, burgesia antolatzeko.

(...) Euskadiko Elkarte Autonomoan, haatik, bakarrik mende laurden bat gibelera begiratzen bada, ez zen ebidentea, horrelako pario baten kausitzea. «Bortitzak» edo «bortizkeria» aipatzen zelarik, explikatu behar zen nortaz ari zen, ez baitzen batere ebidentzia bat. Inori ez lioke burutik pasatuko «demokrata» adjektiboa kokatzea espainiol eskuinaren ondoan. Eta gehiengo batek, autonomi estatutua minimo bat bezala ikusten zuen, tope bat bezala agertzen delarik gaurregun.

Onartu behar da indar politiko espainiolek egin duten lana, Estado baten ahal guziak baliatuz, legal eta ilegalak: nazioarte mailan, eta europar, espainiol eta euskal gizartearen barnean ere mentalitateak aldatzeko, eta beren projektoa onartarazteko.

Manifestazioak debekatzea, askatasun indibidualak murriztea, adin motzeko gazteak presondegiratzea, partido politiko debekatzea, hori dena normaltzat onartarazi dute beren gizarteari eta nazioarteari, agertuz, denbora bezala, biktima bat bezala, ontsa jakin nahi izan baitute borroka armatua mediatikoki manipulatzea. (...)

Bizkitartean, abertzaleek ez dute sekulan lortu projekto nazional batu bat osatzea, eta beren diferentziak ttipitu orde, handitzera joan dira. Haatik, begiratzen baldin bada gibelera, sinpleago iruditzen zen euskal ezker eta eskuinaren artean batasun bat lortzea, ez eta frankisten eta errepublianoen semeen artean.

Horiek dira iraganaren ikasgaiak. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo