GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Azken sailkatuari bisita

Aldaparen noranzkoa erabakitzeko azken aukera

Zuri-gorriek puntuak lehenbailehen eskuratu nahi dituzte, maiatzean Kopak gainontzeko behar guztiei lekua kenduko diela jakinda.

p032_f01_62544.jpg

 

NUMANCIA - ATHLETIC

Amaia U. LASAGABASTER | BILBO

«Crucifixion?», galdetzen zuten Monty Pythonen pelikula xelebrean. Umorerik ez kasu honetan, baina antzeko egoeran dago Athletic eta, zuri-gorriek ere, «eskuinera joan eta gurutze bat hartzearen edo askatasunaren» artean aukeratu behar du.

Hori izan daiteke egoeraren alde on bakarra, bilbotarrek oraindik beren esku dutela Mister Cheekyren etorkizunaren eta Brianen bide latzaren artean aukeratzea. Izan ere, azken bolada oso txarra izan den arren, jaitsiera postuekiko lau puntuko abantailari eusten diote.

Errazagoa da, zoritxarrez, alde negatiboak aurkitzea. Gainontzeko guztiak, ziur aski. Hasteko, gaurkoa izan daiteke kalbariotik libratzeko azken aukera, Sorian galduz gero, ia desager baitaiteke Athleticen aukera, Numantziak berak har dezakeen oxigenoa ahaztu barik.

Azken emaitzek, gainera, ez dute baikor izaten laguntzen, aurkariak gauza bera esan badezake ere. Izan ere, Athletic eta Numantzia bigarren itzuliko talderik kaskarrenak dira: zortzi puntu besterik ez dituzte eskuratu azken hamabi jardunaldietan.

Larritasunak ere bertsuak dira, puntuak lehenbailehen behar dituzte biek. Bilbotarren kasuan -eta Sevillaren aurkako kanporaketak ederki erakutsi zuen bezala- Kopako finala, gainontzeko behar guztiei lekua kendu eta garaipenak eskuratzeko aukerak murriztuko baitizkie. Eta gorritxoei dagokienez, desabantaila txikitzera behartuta daudelako, oso atzean ez geratzeko eta denboraldiaren azken txanpara bizirik heltzeko.

Maiatzekoa baino ospe txikiagokoa, baina garrantzi berbereko finala jokatuko du Los Pajaritosen Athleticek, beraz.

Hutsegiterik ez

Ez da harritzekoa, horrela, Joaquin Caparrosek «hutsegiterik egiterik ez dagoela» onartzea. «Geratzen diren partidetan, hutsegitea oso garesti ordaintzen da, gero eta aukera gutxiago daudelako eta taldeak gero eta kondentsatuagoak gaudelako», esan zuen.

Gaurko neurketarako, gainera, «arreta berezia» eskatu die entrenatzaileak jokalariei, Los Pajaritos «ezaugarri bereziak dituen zelaia delako» eta Numantziak «puntu gehien bertan lortu dituelako, bai eta goialdeko taldeei irabazita ere». «Edozein jokaldi erabakigarria izan daiteke», Caparrosen ustez.

Behar eta zailtasun handiak, beraz, baina entrenatzailea lasai dago hala ere, taldea ondo ikusten duelako, eta lagundu diezaiokeen eskarmentuari esker. «Talde honek egoera hau bizi izan du lehenago eta erreakzionatzen jakin du», nabarmendu zuen, lehen itzulian gertatutakoa gogoraraziz. Iraultze hori errepikatzeko, ezinbestekoa da, bere ustetan, «lasaitasunari eta konfiantzari eustea».

BERDINKETAK

Athleticek ez du oraindik garaipenik lortu Sorian, Los Pajaritosen jokatu dituen hiru partidak berdinduta amaitu baitituzte. Emaitza eskasa izango litzateke gaurkoan, zuri-gorriek jaitsiera postuekiko duten abantaila txikia kontuan hartuta.

Orbaiz en casa, Javi Martínez a la espera e Iñaki Muñoz en Inglaterra

Aunque Joaquín Caparrós se llevó a Javi Martínez a Soria -incluyó 19 jugadores en la convocatoria-, el Athletic puede acabar presentando un centro del campo de circunstancias en Soria.

Con Pablo Orbaiz sancionado por acumulación de amonestaciones, la esperanza de los rojiblancos pasa por una posible suspensión cautelar de la sanción de Javi Martínez. Parece evidente que, por mucho que el navarro pidiera disculpas a Clos Gómez de inmediato, el «qué jeta tienes» que el colegiado reflejó en su acta como motivo de la cartulina roja que le mostró hace inevitable el castigo. Pero puede retrasarlo el hecho de que la jornada se dispute entre hoy y mañana, circunstancia que imposibilita el transcurrir habitual por los diferentes comités del recurso que ha presentado el Athletic. Así que, posiblemente, Javi Martínez pueda jugar hoy -aunque en principio no se podrá confirmar hasta el último momento-, pero se perderá alguno de los próximos encuentros.

Estará a su lado Carlos Gurpegi y, si finalmente no hay suspensión cautelar, éste y Fran Yeste serán los encargados de manejar el equipo, con David López y Susaeta en las bandas.

También podrían abrirse las puertas de la titularidad para Iñaki Muñoz... si estuviera en Bilbo. Pero el navarro se encuentra desde la pasada semana en Inglaterra realizando una prueba con el Ipswich Town, equipo de la Segunda División inglesa en el que también milita Iván Campo, y no regresará hasta el sábado. Menuda casualidad aunque, como recordaba el propio Muñoz, «otros días también ha faltado gente y no han contado conmigo». A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo