GARA > Idatzia > > Kultura

IKUSKIZUNA

Poesia, dantza eta antzerkia bilduz «Poesia Dantzan» sortu du Kilometroak 09k

Poesia, dantza eta antzerkia uztartuz, «Poesia Dantzan» errezitaldi antzeztua jarri dute abian Kilometroak 2009ko egitarauaren barruan. Bi emanaldi baino ez dira izango, antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, «lengoaia ezberdinak kutxa batean elkartu eta pospoloak balira bezala piztuko dituztelako». Zazpi artistak parte hartzen dute ikuskizun honetan: Irigoien eta Izagirre poetek, Arrue eta Vilar dantzariek, Fachado eta Sarriegi antzezleek eta Estanga musikariak. Maiatzaren 2an bi emanaldi izango dira Victoria Eugenia antzokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo