GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Tamilen aurkako genozidioak ez du mugarik; ezta nazioarteko komunitatearen epelkeriak ere

Ez da orain arte Tamil herriaren genozidioari buruzko pelikularik egin eta, ondorioz, ez da Mendebaldean kexarik entzuten edo negar malkorik ikusten. Ez da, ez, ezjakintasunagatik, baizik eta axolagabekeriagatik. Berriak ailegatzen dira eta datuak ofizialak dira, NBErenak. Distantziak ez du laguntzen, egia da urruti geratzen den gatazka dela eta ez duela ondorio zuzenik gure testuinguruan. Baina honek ez du ezer azaltzen Mendebaldeko balioen gorentasuna diskurtso politikoki zuzenean instalatu denean. Edo, beste ikuspuntu batetik begiratuta, honek gauza asko azaltzen ditu.

Ohi duenez, NBEk distantziakidetasuna hartu du irizpide gisa. Adierazpenez gain ezer ere ez egitera behartzen duen distantziakidetasuna. Bere kide den Sri Lankaren interesak babestu nahi ditu honela, ziurrenik. Baina, aldi berean, tamil herritarren hilketa masiboa eta sistematikoa babesten dabil. Datuek hala erakusten dute; NBEren datuek, ez beste inorenak. Sri Lankak Tamilgo Tigreen suntsipena bilatzen du, eta horretarako nazioarteko komunitatearen oniritzia jaso du. Baina garaipen militarrak ezin du ez tragedia humanitarioa, ez gatazka politikoa ezkutatu. Ezta mendebaldarron miseriak ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo