GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Elgoibarren soilik alde bateko biktimez oroitzen direla salatu dute

GARA |

Elgoibarko Udalak gaur eguerdirako antolaturiko ETAren biktimentzako omenaldiak gatazkaren «ukazioan sakontzea» bilatzen duela salatu zuen atzo bertako ezker abertzaleak.

EAJk eta EAk zuzentzen duten Udalaren jarrera «larria» dela esan zuten, «alde bakarreko biktimak» oroitzen dituzten bitartean, beste askotan «ez-ikusia» egiteagatik. Ildo horretan, Elgoibarren preso politikoek edo altxamendu faxistaren aurkako gudan hildakoek ez dutela inoiz omenaldirik izan gogorarazi zuten.

Ekitaldia «bide polizialen» aldeko estrategiaren baitan kokatu zuen ezker abertzaleak, baina gaineratu zutenez gatazka politikoaren konponbidea negoziazio eta elkarrizketak ekarriko du eta gainerako guztiak «sufrimenduaren betikotzea elikatzen» du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo