GARA > Idatzia > > Euskal Herria

GASTEIZ

Ariznabarrako adineko pertsonen zentroaren gestio txarra salatu dute

Gasteizko Jendarte zerbitzuen aldeko plataformak Gasteizko Ariznabarra auzoan dagoen adineko pertsonen zentroa zuzentzen duen enpresak izandako kudeaketa gaitzetsi du, eta bertako langileak lan baldintza hobeak lortzeko aspalditik aurrera eramaten ari diren protestak zilegi direla ohartarazi du. Plataformak gaineratu du, prentsa ohar baten bitartez, arazoaren eragilea Arabako Diputazioa bera dela, berak utzi baitzuen zentroa enpresa pribatu baten eskuetan. «Onartezina da adineko pertsonek instituzioaren gestio okerra pairatzea. Diputazioak, berriz, bakarrik utzi ditu arazo honen aurrean», salatu du plataforma honek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo