GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Asteburua

Europarako bidean beste urrats bat eman behar dute euskal taldeek

J.L. | DONOSTIA

Orain dela hiru bat aste ezinezkoa zirudiena, orain posible da, eta horretan saiatu behar dute Avironek eta Biarritzek, biek Heineken Koparako txartela lortzeko aukera handiak baitituzte.

Zuri-urdinek eta zuri-gorriek huts gutxi egin duten bitartean, aurrekoek kale egin dute, eta euskaldunek ederki aprobetxatu dute hori. Gaur, biek irabazteko moduko neurketak dituzte, jokoan ezer ez duten taldeen aurka arituko baitira. Biarritzek Toulon hartuko du, eta Avironek Montpellierren jokatuko du, biek ere 14.30ean hasita.

Estatu espainoleko Kopan, final-laurdenak jokatuko dira, partida batera izango dira, eta irabazten duenak finalerdiak jokatuko ditu. Bera Berak, gaur 16.00etan Cajasolen zelaian jokatuko du, eta bihar euskal derbia izango da Ordizian, Ordiziaren eta Getxoren artean (12.00). Emakumezkoen Ligan finalerdiak dira eta Getxo Olimpicoren zelaian arituko da bihar 13.30ean hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo