SARIA
Anjel Lertxundiren «Zoaz infernura laztana» hautatu dute Beterriko Liburu
111 Akademiako kideek Anjel Lertxundik idatzi eta Alberdania argitaletxeak argitaraturiko «Zoaz infernura, laztana» aukeratu dute 2008ko Beterriko Liburu. Horixe izan da joan den urtarrilaren amaieran abian jarri eta Liburuaren Nazioarteko Egunean amaitu zen aukeraketa prozesuak utzi duen emaitza, 81 euskal irakurleren arabera.