GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Usurbil

Osakidetzaren lanpostu deialdiaren aurkako mozioa onartu du Udalak

Osakidetzak kaleratutako lanpostu deialdi berriaren aurkako mozioa onartu zuen atzo Usurbilgo Udalbatzak, UEMAk proposatuta. Bertan, herriko osasun etxean lanean hasiko den familia-mediku berriari euskaraz ondo jakitea exijitu ez izana salatu zuten. «Familia-mediku berriak euskarari dagokionez izango duen betekizun bakarra datorren urte amaieran 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea izango da, hau da, ahoz nolabaiteko maila edukitzea. Beraz, ordura arte ez du euskararik jakin beharko», ohartarazi du Udalak. Hala, Osakidetzari eta Lakuako Hizkuntza Politika saileko arduradunei gogorarazi diete, legez, eskualde euskaldunetan osasun zerbitzua ematen duten langile guztiek euskaldunak izan behar dutela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo