GARA > Idatzia > > Mundua

Ihesi doazen tamilak kontzentrazio eremuetan sartzen ari da Colombo

Erasoetatik ihes egitea lortu zuten, baina orain baldintza kaskarretan bizi dira Sri Lankako Gobernuak zabaldu dituen guneetan. Kontzentrazio eremuak besterik ez direla eta horietan oinarrizko giza eskubideak urratzen dituztela salatu dute tamilek. Nazio Batuen Giza Gaietarako arduradunak, John Holmesek, gainezka daudela eta osasun baldintzak negargarriak direla aitortu du. Egoera larria bada ere, balizko su-eten bati ezetza eman dio Colombok.

p019_f01_199x128.jpg

GARA |

Azken lau hileetan izandako aire eta lur erasoen ondorioz, tamilen egoera oso latza da. Nazioarteko eskaerei entzungor eginez, zibilak eraso guneetatik atera ahal izateko su-etenik ez duela aldarrikatuko berretsi zuen atzo Sri Lankako Gobernuak. «Pasa den astean, su-etenik gabe, 200.000 pertsonek alde egin zuten segurtasunez LTTEk kontrolatzen duen kostalde zerrendatik», argudiatu zuen Gobernuaren bozeramaile Lucien Rajakarunanayakek.

«Giza hondamendia ikusita eta hainbat gobernuk egin duten deia kontuan hartuta», su-etena aldarrikatu zuen igandean LTTEk. Colombok «txantxa» zela erantzun zuen.

Nazio Batuen Erakundeko datuen arabera, oraindik «gerra eremuan» dauden zibilak 60.000tik 100.000ra dira. Gobernuak eraso bortitzik ez zuela egingo esan zuen astelehenean, nazioarteko presiopean. Emandako hitza ez duela bete salatu dute, ordea, erakunde tamilek. Astelehenean bertan, Tamils Rehabilitation Organization (TRO) taldeak eta osasun zerbitzuen zuzendari T. Sathiyamoorthy-k aditzera eman zuten Mullivalkkalen, «erasorik gabeko eremuan» alegia, aire eta lur erasoak egon zirela, baita Puthukudiyiruppun, Ianaipalain eta Oddusuddanen ere.

Atzo, 16.00 aldera, Armadak Mullivalkkaleko ospitaleari eraso ziola plazaratu zuen Sathiyamoorthy medikuak. Sarrerako teilatua apurtu eta azpian zeuden pazienteak, bederatzi bat, hil zirela azaldu zuen. Erasoaren ondotik, askok erietxea uztea erabaki zuten. Bost ordu lehenago, 11.00etan, Nazioarteko Gurutze Gorriaren arduradun bat egon zen ospitalean.

Ihesi zihoazen zibilek zenbait eraso jasan dituztela iragarri zuen Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak. Gertaturikoa ikertzeko eta egileak epaitzeko exijitu zion Colombori.

Armadak kontrolatzen dituen herrietara ihes egitea lortu dutenen egoera ere ez da askoz hobea. Gobernuak «harrera guneak» ahalbidetu ditu Vavuniyan, Jaffnan eta Trincomaleen, 160.000 iheslarientzat.

«Harrera guneak» deituriko horiek kontzentrazio eremuak direla salatu dute behin eta berriro tamilek. Gune horietako bat ikusten izan ziren asteartean Nazio Batuen Giza Gaietarako arduradun John Holmes eta Nazioarteko Garapenerako britainiar ministro Mike Foster.

«Egoera kritikoan daude. Gainera, laster beste asko iritsiko dira eta gune hauek txiki geratu dira», helarazi zuen Fosterrek. Gisa berean mintzatu zen Holmes. Gainezka egoteaz gain, osasun nahiz elikadura baldintzak oso kaskarrak dira.

Mugarik Gabeko Medikuek hara iristen direnen arma zaurien ezaugarriak nabarmendu zituzten. «Lekukotasun izugarriak entzun ditut. Ezkutatuta zegoen bunkerretik ur bila atera eta itzultzean barruan zeuden guztiak hilda zeudela esan zidan batek. Kamioiek egunero gorpuak ekartzen dituzte, asko bidean hiltzen baitira», adierazi zuen Karen Stewartek. «Ez dago mediku eta erizain nahikorik hainbesterentzat», aipatu zuen Paul McMaster kirurgialariak.

«Insistimos, pero depende de nuestros amigos», dice Kouchner

Los ministros de Exteriores de Gran Bretaña, David Miliband, y del Estado francés, Bernard Kouchner, se entrevistaron ayer en Embilipitiya, a 164 kilómetros al sur de Colombo, con el presidente Mahinda Rajapaksa. Ni los abrazos ni las sonrisas sirvieron para que el mandatario cingalés aceptara declarar un alto el fuego.

«Lo intentamos de veras. Insistimos e insistimos pero depende de nuestros amigos que lo permitan o no», declaró el diplomático francés en una rueda de prensa conjunta con su homólogo cingalés Rohita Bogollagama. Asimismo, instó al LTTE a «liberar a los civiles que tiene como rehenes» en la franja costera que aún controla en el distrito de Mullaitivu, al norte.

Miliband, por su parte, insistió en que la comunidad internacional sólo está preocupada por «los civiles atrapados en el conflicto y no por salvar al líder del LTTE, Vellupillai Prabhakaran». «Ahora es el momento de que los combates se acaben. Los avances militares de Sri Lanka han sido espectaculares, pero ganar la paz es tan vital como ganar la guerra», remarcó. Junto a ellos debía haber viajado el ministro sueco de Exteriores, Carl Bildt, pero Colombo le denegó la entrada.

Por otra parte, según el Ministerio de Defensa, al menos 25 guerrilleros tamiles murieron en un combate naval en aguas de Mullaitivu.

La diáspora tamil, mientras, sigue movilizándose contra la ofensiva militar. Ayer, la Policía de Ginebra dispersó a 300 manifestantes que querían entrar en la sede la ONU. Los agentes les lanzaron agua a presión. Previamente, se habían concentrado frente al Palacio de las Naciones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo