Krisi humanitarioa areagotzen ari da Pakistango ipar-mendebaldean
Pakistango NWFP Ipar-Mendebaldeko Mugako Probintzian krisi humanitarioa areagotzen ari da, Armadak ekintzaile talibanen aurka hasi duen operazioa dela eta. Nazioarteko Gurutze Gorriaren arabera, 500.000 zibilek ihes egin dute Dir, Buner eta Swat barrutietatik. Segurtasun Indarrek erasoak indartu zituzten Malakanden, helikopteroz eta hegazkinez baliatuta. Washingtonek Islamabad zoriondu zuen.
GARA |
Pakistango Armadak ekintzaile talibanen aurka NWFP Ipar-Mendebaldeko Mugako Probintzian duela 12 egun hasi zuen operazio militarraren ondorioz, 500.000 zibilek ihes egin dute Dir, Burner eta Swat barrutietatik. Nazioarteko Gurutze Gorriak ohartarazi duenez, egoerak okerrera egin dezake. «Ezegonkortasun egoera dela-eta, ez dugu erasoak gertatzen ari diren guneetara iristerik. Gure nahia, dena den, ahal bezain laster bertara itzultzea da, ihes egin dutenen beharrak handiak baitira», nabarmendu zuen Benno Kocherrek, NWFPeko Nazioarteko Gurutze Gorriko arduradunak.
Ilargi Gorriarekin batera, 120.000 iheslarirentzat «jakiak eta biziraupenerako behar dituzten oinarrizko lehengaiak biltzen saiatzen ari gara», plazaratu zuen agiri batean.
Armaz zauritutako ehun bat pertsonari beharrezkoa duten osasun zaintza eskaintzeko, zonaldean duen ospitale kirurgikoaren baliabideak handitzen ari da Gurutze Gorria.
Bai Gobernuari bai talibanei zibilen bizitza errespeta dezaten eskatu zien. «Jakiak, ura eta osasun zerbitzua jasotzeko eskubidea bermatu behar zaie. Horrenbestez, erakunde humanitarioei sarbidea eragotz ez diezaieten eskatzen diegu», helarazi zuen.
Ameriketako Estatu Batuen presiopean, Pakistango segurtasun indarrek erasoak areagotu zituzten atzo, Swat haranean. Helikopteroak eta hegazkinak baliatuta, talibanen ustezko gordelekuak bonbardatu zituzten. Azken bi egunetan bederatzi soldadu hil dira. Atzo, 15 desagertu ziren Lower Dir barrutian. Armadak, bestetik, dagoeneko 300 taliban hil dituela adierazi du.
AEBetako Defentsa idazkari Robert Gatesek operazioa txalotu zuen. «Ni neu, oso pozik nago Gobernuaren erantzunarekin», adierazi zuen Kabulen egin zuen agerraldian.
Motorra gidatzen zihoan erasotzaile suizida batek indar okupatzaileen auto ilara baten kontra talka egin zuen Afganistango Gereshk herrian, hegoaldean. Gutxienez 12 pertsona hil ziren atentatuan.
La Policía afgana abrió fuego en Farah, al oeste del país, contra una protesta por la muerte de más de un centenar de civiles en un ataque aéreo de Estados Unidos. Un manifestante falleció a consecuencia de los disparos. «La gente está encolerizada; pide la muerte de EEUU y de los invasores. También se han lanzado piedras contra edificios gubernamentales y se han escuchado disparos al aire», relató a AFP un manifestante. Cientos de personas intentaron, además, entrar en las oficinas del gobernador provincial que, en un primer momento, dijo que los muertos eran milicianos talibán.
El Comité Internacional de la Cruz Roja denunció que sus observadores vieron decenas de cadáveres. Las autoridades provinciales afirmaron que hubo más de cien muertos, entre ellos, mujeres y niños.
Representantes del Ministerio de Interior, Defensa, del Parlamento y la Presidencia afgana se desplazaron a la zona bombardeada, en el distrito de Bala Buluk, a 50 kilómetros de Farah, para investigar el ataque aéreo. Ante la magnitud de lo ocurrido, la secretaria de Estado de EEUU, Hillary Clinton, lamentó la muerte de civiles, gesto que agradeció el presidente Hamid Karzai.