GARA > Idatzia > > Kultura

Aipagarriak

Udaberriko Bertso Saioen 25. edizioa bihar hasiko da Santutxun

GARA | BILBO

Bihartik maiatzaren 29ra, Santutxuk Udaberriko Bertso Saioen 25. edizioa ospatuko du. Bertan, ohiko hiru erakustaldi eta bertsolarien bat-bateko jarduna musikarekin eta film laburrekin uztartzen duen beste ekitaldi bat ere ikusi ahal izango da.

Hiru larunbatetan, Karmelo Plazan, egungo bertsolaririk nagusienak bilduko dira: hala nola Andoni Egaña, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Jon Maia.

Horrez gain, jaialdiaren azken egunean, «Hudaltzainak» ikuskizuna izango da Begoñako barrutiko udaltegian. Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Etxahun Lekue bertsolariak izango diraprotagonista.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo