GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Presoekiko elkartasuna jomugan egon arren, ekimenak ugaritu dira

GARA |

Gaueko iluntasuna baliatuz, Urdulizko preso politikoen oroimenez herriko kaleetan jarrita zeuden plakak kendu zituzten asteazken iluntzean. Arrasaten eta Donostian gertatu bezala, presoen argazkiak Ertzaintzak kendu dituela uste dute bertako bizilagunek.

Donostiako hautetsi independentistek gogor gaitzetsi zuten astearte goizaldean Ertzaintza hainbat etxeetara joan eta Jon Aginagalde preso politikoaren egoera salatzen zuten banderolak kendu izana. Azken egunotan gainera, Ertzaintza beste hainbat etxetan ere izan dela nabarmendu dute.

Erasoak eraso, presoei elkartasuna helarazteko ekimenak ugaritu egin dira egunotan; horren adierazgarri dira, datozen asteburuetan Oiartzunen, Elgoibarren eta Azpeitian antolatutako elkartasun egunak. Bestalde, atzo 45 lagun bildu ziren Iruñeako Arrosadia auzoan eta 60 Iturraman presoen alde.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo