BERTSOAK
Udaberriko Bertso Saioak jaialdiaren 25. edizioa bihar abiatuko da Santutxun
Fredi Paya, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Igor Elortza izango dira bihar Santutxuko Karmelo plazan, 13.00etan, aurtengo Udaberriko Bertso Saioak abiaraziko dituztenak. Datozen bi larunbatetan ere bertso saioak izango dira leku eta ordu berean. Maiatzeko azken ostiralean, berriz, bertsoa eta musika uztartzen dituen ikuskizuna izango da Begoñako udaltegian, 20.00etan: Arkaitz Estiballes, Fredi Paya eta Etxahun Lekue bertsolariek, Josu Martinez, Txaber Fernandez, Gorka Etxebarria eta Imanol Martinez musikarien eta Txabi Larreategiren film laburren laguntzarekin osatu duten «Hudaltzainak».